NAIZ

Santutxuko Karmela espazioak bosgarren urteurrena ospatuko du asteburu honetan

Santutxuko Karmela espazioak bost urte bete ditu eta ‘Ez dadila haria eten’ lelopean hainbat ekimen antolatu dituzte egun hauetan urteurrena ospatzeko. Antzerkiak, herri azoka, bazkaria eta kontzertuak egongo dira, besteak beste.

Santutxuko Karmela espazioak 5 urte bete ditu.
Santutxuko Karmela espazioak 5 urte bete ditu.

Bost urte bete ditu Santutxuko Karmela espazio autogestionatuak eta urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute ostegunetik larunbatera ‘Ez dadila haria eten’ lelopean.

Karmelo ikastola zena bi urtez hutsik egon ostean «berpizteko garaia» iritsi zitzaion, eta badira bost urte Karmelo Karmela bihurtu zela. Ikastola zaharra zegoen eraikina bizitzaz betetzea erabaki zuten auzokideek. «Proiektu berritzaile, eraldatzaile eta parekidea» indartzen ari dira; «betiere oinarri asanbleario, antikapitalista, euskaldun eta herrikoia izanik».

Ostegun arratsaldeko 20.00etan ‘ETAren agiri bulegoa’ antzerkia izan zen. Gaur, ostirala, 18.30etik aurrera zirko festa antolatu dute. Parte hartzeko ez da beharrezkoa izena ematea, sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Larunbaterako, ekainak 5, egun osoko egitaraua ospatu dute Karmelan. Goizeko 10.00etatik aurrera herri azoka egongo da eta eta 13.00etan gaztetxoentzako Puski eta Txurruskiren antzerkia egongo da. 15.00etan bazkaria egongo da eta, ondoren, jolasak eta 18.30etako ekitaldia izango dira.

Urteurrenari amaiera emateko Deiedraren kontzertua egongo da.

Larunbateko ekintzetan parte hartzeko, covid-19ak eragin duen egungo egoera dela eta, beharrezkoa izango da aurretiaz izena ematea karmela@karmela.eus helbidean.