
Cristina Polonio pibotearen fitxaketarekin, Super Amara Bera Berak itxitzat eman du hurrengo denboraldiko taldea. Sevillan jaiotako jokalariak uztailean beteko ditu 23 urte eta, printzipioz, aurten eskubaloia uzteko erabakia hartu duen Nekane Teresek utzitako lekua betetzera dator.
Donostiako taldeko jokalari berriak denera 78 partida ofizial jokatu ditu Ohorezko Mailan, azken hiru denboraldietan Balonmano Morvedre taldean aritu da eta bana jokatu ditu Valentzian eta Alcobendasen. Imanol Álvarezek ondo ezagutzen duen jokalaria da Cristina Polonio, jubenil mailan 28 aldiz izan baita internazionala Espainiako selekzioarekin eta 30 aldiz junior mailan.
Denboraldi honetan bere taldearekin Guerreras Iberdrola Ligan mailari eutsi ahal izan dio, azken jardunaldian Uneatlantico Pereda gainditu ostean. Azken partida erabakigarri horretan berak zazpi gol sartu zituen neurketa borobila eginez eta Cicar Lanzarote Ciudad de Arrecife eta Adesal Córdoba taldeen arteko berdinketak ere lagundu zuen.
Poloniorenarekin, hiru dira Bera Berak hurrengo denboraldirako egindako fitxaketak, aurretik iragarria baitzuen taldeak azken urteetan Zuazon aritutako Maddi Aalla atezainak eta June Loidi lehen lerroko jokalariak Imanol Alvarezen aginduetara jokatuko dutela. Taldea utzi duten jokalariak ere beste hainbeste dira, Nekane Teres, Renata Arruda atezaina eta Manuela Pizzo.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
