
Katalunia eta Euskal Herriko Gure Esku, ANC eta FEEC eragileek «askatasunaren eta autodeterminazio eskubidearen» aldeko ekimena iragarri dute 2022ko udarako, Pirinioetan.
Uztailaren 10ean emango dituzte mobilizazio handi honen helburu politikoak, gakoak eta ezaugarri nagusiak, baina ekintza «ikusgarria, parte-hartzailea eta sinbolismo handikoa» izango dela aurreratu dute.
Aurkezpena bera datorren urteko mobilizazioaren lagin txiki bat izango da. Bikoitza eta aldi berekoa. Euskal Herrian, iluntzean, Aiako Harria argiztatuko dute, piztutako argiak hamaika lekutatik ikusi ahal izateko moduan. 2022ko mobilizazioa aurkezteko ekitaldi politiko bat egingo dute, Orereta ikastolaren inguruan, Aiako Harrira begira dagoen behatoki batean.
Katalunian, aldiz, Pedraforca mendi enblematikoa argiztatuko dute egun berean, eta ekitaldi politiko bat egingo dute han ere, Molers els plans gunean, Pedraforcara begira dagoen begiratoki batean.
Behatokietako ekitaldi politikoak jendearentzat irekiak izango dira. Mendietako ekintzei dagokienez, Pedraforca argiztatzeko ekintzan parte hartzea mugatua izango da, eta Aiako Harriaren kasuan, aurrez izena eman beharko da webgune honetan: www.gureesku.eus/denda.
Aurkezpenen ordutegi zehatzak eta xehetasun teknikoak aurrerago jakinaraziko dituzte, eta baldintza meteorologikoak gora-behera deialdietan aldaketak egin behar izatea posiblea dela adierazi dute.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
