
1967 eta 2010 urteen bitartean, ehundik gora zornotzarrek jasan zituzten tratu txarrak eta torturak gorputz polizial ezberdinen eskutik. Horietako bat Saioa Agirre izan zen. 2010eko apirilaren 14an atxilotu zuen Guardia Zibilak, atxiloaldian inkomunikatuta egon zen egunetan torturatua izan zela salatu zuen. Azaldu zuenez, sexu-abusuak egin zizkioten eta umiliazioak pairatu zituen. Hamaika urte geroago, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen ari dira, beste hainbat euskal herritarrekin batera, 13/13 sumarioan.
Larunbat honetan Zornotzan izandako agerraldi batean, torturak pairatu dituzten hainbat lagunek Agirreren egoera salatu dute, tratu txarrak eta torturak emanez lortutako deklarazioetan oinarritutako epaiketa politikorik ez dutela onartzen adierazi dute. «Horregatik, 13/13 sumarioaren epaiketa bertan behera uzteko aldarrikatzen dugu», nabarmendu dute.
Halaber, tortura praktikatu izan dela «ofizialki eta publikoki» aitortzeko eskatu dute. «Torturatuak izan garen pertsona guztiei aitortza zor zaigulako, eta euskal herritarrok egia ezagutzeko eskubidea dugulako», gaineratu dute, eta «berriro gertatuko ez dela bermatzea» exijitu dute. «Horretarako beharrezkoa da inkomunikazioarekin amaitzea, eta atxilotuen eskubideak murrizten dituzten arau guztien desagerpena», esan dute.
Era berean, «Justizia Transizionalari aipamena eginez, eta bide judizialetik inolako erreparaziorik espero gabe, hamarkada luze hauetan tortura tresna gisa diseinatu dutenak identifikatzea eta erantzukizunak argitzea» ezinbesteko dela ohartarazi dute.
Amaitzeko, 13/13 sumarioaren epaiketaren aurka eta auzipetuen alde datorren irailaren 12an, 13.30etan, Donostiako Bulebarrean, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
