«Kortesetik Garesera, Ager landen zabalera, Ebro ibaia goitik behera, Vianatik Zangozaraino, Kodesetik Leirera, ederragorik hau baino». «Ager Vasconum» erromatarrek baskoiak menderatzean sortutako lurzoru publikoa izan zen, hau da, «euskaldunen lurra», hitzez hitz.
Nafarroako hegoaldean euskarari kendutako espazioa berreskuratzeko lanean ari da Errigora. Horretarako, Agerraldia ekimena jarri zuten martxan 2020ko udazkenean, euskararen ezagutza bultzatzea, erabilera sustatzea eta euskararekiko jarrera positiboak birsortzea helburu.
Ekimen ugari antolatu dituzte azken hilabete hauetan eta beste hainbat bultzatu, Sartagudako kaleen euskalduntzea kasu. Orain, Ibil Bedi musika talde iruindarrak bat egin du ‘Agerraldia’ abestiarekin eta gaur lerro hauen gainean dagoen bideoklipa argitaratu dute.
Bila joan eta eramanda
— ibil bedi (@ibilbedi) September 15, 2021
eskutik eskura ur berria
ez da behin ere idortuko
ez lurra ta ez iturria@Agerraldiaa|rentzat egindako kantu berria. Entzun eta zabaldu! ❤️https://t.co/Omg5RZNMu5 pic.twitter.com/hUMoCxb64O
Euskal hizkuntza erabili eta kalera eramateko mezua helarazi dute kantarekin batera Ibil Bedi taldeko kideek: «Belarritik bihotzera bide laburra da, jolas parketik tabernara, udaletxetik fabrikara... Bazterrak erdia bagara, jalgi dezagun behingoz euskara».

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
