Zenbait enpresa elektrikoren lokalen aurrean ekintzak burutu ditu Sortuk argindarraren prezioaren etengabeko igoera salatzeko. Kartelak jarri ditu «Lapurrak» leloarekin eta Jose Luis Zumeta, Vicente Ameztoy eta Karlos Zabala ‘Arrastalu’ margolariek 80ko hamarkadan eginiko ‘Lemoiz gelditu’ margolana berreskuratu dute enpresen aurrean paratzeko. «Izan ere, mobilizazioari esker herri honek lortu zuen Lemoiz gelditzea. Soilik horrela lortuko dugu enpresa energetikoen mehatxua gelditzea», adierazi du alderdi abertzaleak.
Bide horretan, oligopolio elektrikoaren «lapurreta salatzeko» eta «burujabetza aldarrikatzeko», Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko indar politiko independentistek bihar gauerako (22.00etatik 22.30era) antolatu duten itzalaldian parte hartzeko deia egin du Sortuk. Kazeroladan eta herriz herri antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko dei ere egin du.
«Orain dela lau hamarkada herri honen borrokak eta determinazioak geldiarazi zuen sektore energetikoen asmorik preziatuena: euskal kostaldea zentral nuklearrez betetzea. Orain Estatuko talde eta sektore subiranistekin batera, gehiago gara indarra egiteko, mafia honen lapurreta hau geldiarazteko, energia herriaren esku egoteko», adierazi du.
Era berean, burujabetzaren beharra nabarmendu du Sortuk, «energiaren sektorea esku publikotan egon ahal izateko, herriaren zerbitzura».

Muere Txomin Perurena, el ciclista vasco más laureado de la historia

Ertzaintzak Txabi Etxebarrietaren argazkia eraman du Bibon eta beste hamarnaka «agertu» dira

Des collégiens de Cambo font chanter leur corps
L'arrestation de Bayonne serait liée à une action contre l'usine Lafarge

La parte sindical y asindical de la Ertzaintza elevan el tono contra Lakua

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
