
«ELKARTASUNA. Ez dago beste hitzik. Sarrerak ordu eta erdian agortu dituzue. Denak etxean izan arte, segi lanean», adierazi du antolakuntzak sare sozialen bitartez.
#HTX25 E L K A R T A S U N A
— Hatortxurock (@Hatortxurock) October 17, 2021
Ez dago beste hitzik. Sarrerak ordu eta erdian agortu dituzue. Denak etxean izan arte, segi lanean. #DenonArteanDenakEtxera pic.twitter.com/LctDAhVTmV
Igande honetan, 20.00etan, jarri dituzte salgai Hatortxu Rocken 25. edizioko sarrerak, eta ordu eta erdian agortu direla adierazi du antolakuntzak.
Iazko edizio berezian sarrera erosi zutenek aurresalmentan lortzeko eskubidea izan dute, eta antolakuntzak iragarri zuen posta elektronikoz aurretik igorriko zitzaiela sarrerak aldez aurretik lortzeko aukera.
Koronabirusak sortutako osasun larrialdi egoeraren aurkako murrizketa neurriak bertan behera geratuta, Atarrabiako karpara itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an. Hala ere, antolakuntzak oraindik ez ditu agertokira igoko diren taldeak iragarri.
Hatortxu Rock 26
Pasa den urtean antolatu ezin izan ziren ekimen guztiak kontuan hartuta eta dispertsioaren aurkako borrokan dagoen beharra aztertuta, uztailean zita berezi bat antolatzeko lanean ari da Hatortxu Rock jaialdiko antolakuntza.
Hala, 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari dira, beti ere koronabirusak eragindako osasun krisiaren egoerak ahalbidetuko balu. Atarrabian izanen da hau ere.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
