
Urtea hasteko, albiste ez oso onak jaso ditu Zubileta Evolution Zuazok. Izan ere, gaur egindako Kopako bigarren kanporaketarako zozketan, talde bizkiatarrari maila berean –Ohorezko Mailan– dabilen Costa del Sol Malaga tokatu zaio. Andaluziarrak orain sartu dira zozketan, baina Zuazok beste kanporaketa bat gainditu behar izan du: Uneatlantico Unicaja Bancori 24-26 irabazi zieten bizkaitarrek.
Kanporaketa hau bi partidatan jokatu beharko da. Joanekoa hilaren 26an jokatuko da Barakaldon, eta itzulekoa hilaren 29an edo 30ean Malagan. Zozketan hamabi talde egon dira, Ohorezko Mailako hamar eta Bigarren Mailako beste bi. Zuazok ez du zorte hadiegirik izan, Costa del Sol Malaga laugarren baitago sailkapen nagusian, Super Amara Bera Berarengandik bost puntura.
Talde donostiarrak oraindik ez du parte hartuko Kopako fase finaleko aurtengo antolatzailea baita. Elxek ere hurrengo kanporaketara itxaron beharko du, iazko txapelduna baita.
Hauek dira kanporaketako neurketa guztiak:
Zubileta Evolution Barakaldo - Costa del Sol Malaga
Grafometal La Rioja - Rocasa Gran Canaria
Handbol Sant Quirze - Unicaja Banco Gijon
Vino Doña Berenguela BM. Bolaños - Mecalia Atletico Guardes
Conservas Orbe Rubensa BM - Caja Rural Aula Valladolid
Balonmano Morvedre - KH-7 BM Granollers
Bera Bera, gaur lanera
Talde donostiarrak gaur ekingo die entrenamenduei Mundialarengatik egondako geldialdia ostean. Klubak jakinarazi duenez, goizean jokalariek prestakuntza fisikoa lantzen aritzekoak ziren eta arratsaldean Josean Gasca kiroldegian egingo dute pistako saioa.
Bi hitzordu horiek baino lehenago antigeno frogak egin behar zituzten goizean goiz, hamar egun egin dituztelako elkarrekin egon gabe. Bera Berak jakinarazi duenez, opor hauetan jokalari batek covid 19an positibo eman duela adierazi dio klubari.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani
