
Hezkuntza etapa guztietako ikasleak presentzialtasun erregimenean itzuliko dira Hego Euskal Herrian. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskola askotan ostiral honetan, urtarrilak 7, itzuliko dira, gabonetako oporren ostean. Nafarroan, aldiz, astelehenean izango da klasera buelta.
Espainiar Gobernuak eta autonomia erkidegoek astearte honetan adostu dute itzulera hori presentziala izango dela. Erabakia Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluak, Hezkuntzako Kontseilu Sektorialak eta Unibertsitate Politikaren Konferentzia Nagusiak Moncloa Jauregian duten bileran hartu da.
Osasun, Hezkuntza eta Unibertsitate espainair ministroek prentsaurrekoa eskainiko dute segidan, adostutakoaren berri xehetasun handiagoz emateko.
Presentzialtasun hori mantentzearen alde agertu da Carlos Gimeno, nafar Hezkuntza kontseilaria. Gimenok etxetik hartu du parte bileran, konfinatuta baitago. Nafarroako hezkuntza-sisteman «konfiantza» duela adierazi du, pandemian zehar «ahalegin handia eta etengabea» egiten ari baita. Nafarroako kontseilariaren iritziz, aurrez aurreko hezkuntza modalitatea «erakunde ordezkaezina eta eztabaidaezina» da gure hezkuntza sisteman eta gizartean, «bai ezagutzak eskuratzeagatik, bai belaunaldi, gizarte profil eta familia profil desberdinen artean kalitate handiko sozializazio esperientzia izateagatik».
«Ezagutzak eta balioak eskuratzeko funtsezkoa da, baina baita adingabeen emozioak hobetzeko eta une honetan zalantzak, albisteak eta urruntze soziala murrizteko ere», gehitu du.
«Gelak espazio seguruak dira»
Pilar Alegria espainiar Hezkuntza ministroak azpimarratu duenez, itzulera presentziala «aukerarik onena» da, eta protokoloak «zorrotz» betez gauzatuko da. Era berean, «lasaitasun eta segurtasun» mezua helarazi dio hezkuntza-komunitateari, gelak espazio «seguruak» direlako.
Carolina Darias eta Joan Subirats Osasun eta Unibertsitate ministroek lagunduta, Hezkuntza sailburuak azpimarratu du aireztapen gurutzatua, eskuak sarri garbitzea, gehieneko higienea eta maskarak patioetan behar bezala erabiltzea bezalako neurriak hartu behar direla, eta txertaketa bultzatu behar dela.
Unibertsitateetako klaseak ere presentzialak izatea defendatu du Joan Subirats ministroak, batez ere kontutan hartuta azterketa garaia dela, eta esan du ahaleginak egingo dituela ikasleek deialdia galdu ez dezaten.
Berrogeialdiari dagokionez, guztiz txertatuta dauden ikasleek kontaktu estu badira ere sintomarik izan ezean ez dute berrogeialdirik egin beharko, eta gainontzekoek zazpi egun itxaron beharko dute eskoletara itzuli aurretik.

La Guardia Revolucionaria iraní asegura que matará a Netanyahu «si es que sigue con vida»

Más de 120 referentes de la cultura vasca apoyan una campaña para enviar placas solares a Cuba

La «intocable» isla de Kharg puede ser el punto de no retorno en Irán

Mensaje al mundo de EH Bildu desde las Bardenas, contra Trump, la OTAN y las guerras

