NAIZ

Etxebizitzaren arazoa biderkatzen ari dela barnekaldean ere oharrarazi dute Ahatsan

«Espekulazioari ez! Non a la speculation’» banderola handia ezarri dute Bazkazaneko plazan, Ahatsan, Lapurdiko kostaldean ez ezik, barnekaldean ere, etxebizitzaren prezioen neurri gabeko goratzeari loturiko arazoa biderkatzen ari dela ohartarazteko antolaturiko protestan.

Etxe bat «prezio onartezinean» salgai jarri dutela salatu du herritarritarrek, otsailaren 19an, Ahatsan.
Etxe bat «prezio onartezinean» salgai jarri dutela salatu du herritarritarrek, otsailaren 19an, Ahatsan. (Bob EDME)

Ipar Euskal Herriaren barnekaldean ere etxebizitzen prezioak izaten ari diren emendatzeak eztabaida sortu du herritar anitzen artean.

Urtarrilaren hondarrean Aiherran protesta antolatu zuten herri erdigunetik gertu dagoen lur sailaren prezioa salatuz.

Iragan larunbatean, berriz, higiezinen prezioen etengabeko gorakadak sortzen duen arrangura Hergarai bailarako bertze herri batean, Ahatsan islatu zen.

Bazkazane auzoan antolaturiko elkarrekaratzean hamarnaka herritar elkartu baitziren.

Aurreko astean 200 metro karratuko etxalde bat 630.000 eurotan salgai zela jakin zenean piztu zen eztabaida herrian. Bilkura publikoa egin ondoren mobilizazioa deitu zuen herritar talde batek.

Kazeta.eus atariaren bidez etxeko jabeak gezurtatu zuen espekulazio ekimena egon denik.

Izan ere badira bi urte 150.000 eurotan erosi zuela etxea aitortu zuen. Etxean eginiko lan handiak aipatu zituen prezioaren emendatze handia azaldu nahian.

Merkatu guztiaren goratze beldurgarria

Larunbateko elkarretaratzean parte hartu zuten herritarrek argi utzi nahi izan zuten ez zutela etxe baten salmenta soilik salatzen.

«Gaur ez dugu saltze bat bakarrik salatzen, baina bai merkatu guziaren goratze beldurgarria», adierazi zuten ekimenaren amaierako hitzartzean.

«Espekulazioari ez! Non a la speculation’»banderola handi bat ezarri zuten Bazkazaneko plazan, Lapurdiko kostaldean ez ezik, Ipar Euskal Herriko barnekaldean ere etxebizitzaren arazoa biderkatzeko bidean dela ohartaraziz.