
Natxo Gonzalez plentziarra, txapeldun! Bizkaitarrak Punta Galea Challenge olatu handien txapelketa irabazi du astearte honetan, Europa mailan dagoen txapelketa mota honetako zaharrena alegia.
Eguraldia lagun izan dute parte hartu duten 24 surflariek, eguzkia eta tenperatura atsegina protagonistak izan baitira. Sei metroko olatuak espero baziren ere, azkenean bost metro ingurukoak ikusi ahal izan dira Bizkaiko kostalde horretan. Hala, plentziarrak bertan 2013an lortutako garaipena eskuratu du berriro ere. Eta nola gainera! Finaleko azken maniobran lortu du garaipena Gonzalezek, Aritz Aranburu zarauztarraren aurretik amaituz.
Finalaren erdialdean, ezker olatu bati esker, puntuaziorik onena lortu du plentziarrak (18.6), baina azken segundorarte ez du behin betiko olatua aurkitu (6.63) eta guztira 25.29 puntuatuta, Arabururi gailendu zaio (20.13).
Hirugarren postuan, 2014 eta 2017 Galean txapeldun izandako Nic Lamb kaliforniarra sailkatu da (18.46), laugarren Iker Amatriain gipuzkoarra izan da (16.67), bosgarren Miguel Blanco portugaldarrak amaitu du (15.57) eta seigarren Rusell Bierke australiarra sailkatu da (14.21).
Txapelketan, besteak beste, beste surflari hauek parte hartu dute: Francisco Porcella italiarra, Tony Laureano portugaldarra, Fabian Campagnolo hegoafrikarra, Vinicius Dos Santos brasildarra, Sacha Bongaertz 'Taxi' herbeherearra eta Manuel Lezcano kanariarrak; eta baita Mat Agirregomezkorta, Ibon Lopez, Yago Dominguez, Javi Horn, Kosme Fernandez, Natxo Fernandez, David Bustamante 'Zuku', Endika Ruiz, Tito Ortega, Axi Muniain eta Indar Unanue euskaldunek.
Antolakuntzak adierazi duenez, 10.000 ikusle inguru gerturatu da Galeako itsalabarrera –eta milaka interneten bidez– 9 ordu inguru iraun duen txapelketa ikustera.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)













