
Donostiako Altza auzoan, Auditz Akular delako eremuan, eraiki nahi den proiektu urbanistikoak arazo bat bestearen atzetik kateatu ditu. Esanguratsuena, eta azkenaldian albiste iturburu, bertan topatu den amiantoa izan da. Jakina da, hala frogatu ostean, lurrak kutsatuta daudela, baina nola edo hala zenbateraino kuantifikatzea falta zen.
Bada iragan astelehen honetan udal Ingurumen zuzendariak berak batzordean aditzera eman duenez, hartu diren hiru lur laginetik batek positibo eman du. Horrek, neurri batean, kutsaduraren tamaina zenbatekoa den iradokitzen du.
EH Bilduko iturriek NAIZi gogorarazi diotenez, «Altzan amiantoarekin kutsatutako lurrak ez dira kasu puntualak», aitzitik, lehen mailako arazo direla defendatzen du koalizioak. «Horrek, ikuspuntu urbanistikotik, ondorio zuzena du: Auditz Akularren aurreikusitako proiektua ez da bideragarria», erantsi dute iturri berberek.
Zentzu honetan, deigarria da Ingurumen zuzendariak berak aipatu batzordean onartutakoa: kutsadura maila handia dela. «Aurreko udal bilera batean jada adierazi zuen zaila ikusten zuela Auditz Akularreko asmoetan aurrera egin ahal izatea, zenbat amianto dagoen jakiteko egin beharko diren ikerketen kostuek ekonomikoki ez dutelako bideragarri egiten», onartu dute EH Bilduko iturriek.

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Estatuaren oinarriak jartzeari ekin dio Sortuk, egitekoa eta zuzendaritza eraberrituz

Más de 100.000 vascos han dejado por escrito cómo quieren que sea el final de sus vidas
