NAIZ

Kievek eta Moskuk elkarri leporatu diote 50 hildako eragin dituen tren geltokiko erasoa

50 lagun eta 100 bat zauritu izan dira Donetsk-eko Kramtorsk hiriko tren geltokiaren aurka egindako erasoan. Ukrainak Errusiari leporatu dio erasoa eta Donetsek-eko miliziek, aldiz, Ukrainari. Errusiako Armadak ukatu egin du Kramatorsk jo izana eta Ukrainaren «probokazioa» dela salatu du.

Kramatorskeko geltokian eroritako misila.
Kramatorskeko geltokian eroritako misila. (Fadel SENNA | AFP)

Ukrainako agintariek gutxienez 50 hildako eta ehun zauritu baino gehiago salatu dituzte ostiral honetan Kramatorsk herrian, Donetsk eskualdean, tren geltoki baten aurka egindako erasoan. Hauetatik 12 erietxean hil direla ziurtatu dute.

Operazioen datuen arabera, 50 pertsona baino gehiago hil eta ehun baino gehiago zauritu dira Kramatorskeko tren geltokiaren aurkako erasoan», adierazi du Oleksandr Kamishin Ukrainako Trenbide Zerbitzuko buruak. Errusiarrei leporatu die erasoa, baina Donetsk-eko miliziek Ukrainaren erasoa dela baieztatu dute. Donetsk eskualdeko base militar ukrainartzat hartzen da Kramatorsk. Errusiako Armadak ukatu egin du Kramatorsk jo izana eta Ukrainaren «probokazioa» dela salatu du.

Ukrainako presidente VolodImir Zelenskik ostiral honetan ziurtatu duenez, Kramatorsken, herrialdearen ekialdean, tren geltoki baten aurka egindako erasoa, gutxienez 30 hildako eta ehun bat zauritu eragin zituena, Errusiak biztanleria zibila «akabatzen» duela frogatzen du.

Zelenskik Facebooken esan DU erasoa Tochka-U misilekin egin dela tren geltokiaren aurka, «milaka zibil han zeuden ebakuatzeko zain. Ia 30 pertsona hil dira, 100 inguru larri zauritu». Ordu batzuk beranduago, 50era igo dute hildakoen kopurua.

Errusiak, baina, ukatu egin du. «Apirilaren 8an, Errusiako indar armatuek ez zuten su-misiorik Kramatorsk hirian, eta ez zeuden planifikatuta», adierazi du Defentsa Ministerioak Telegrameko bere kontu ofizialean zabaldutako ohar batean.

Donetskeko miliziak Kievi leporatu dio erasoa. «Ukrainako Armadak Kramatorsk suziriekin eraso du», adierazi du milizien lurralde defentsarako bulegoak, Interfax agentziak aipatuta.

Hauen arabera, erasoa Tochka-U misil taktikoekin egin da, eta horien zatiak trenaren geltokiaren inguruan erori dira. Zenbait iturrik adierazi dutenez, Errusiako Armadak ez ditu Tochka-U misilak bere zerbitzura.