Ibai Azparren
Aktualitateko erredaktorea / redactor de actualidad

Familien babesa jaso du 0-3 Plataformak: «Negoziazio mahai bat sortu behar du nafar Gobernuak»

0-3 Plataforma babesten duten familiak Hezkuntza Departamentuaren atarian bildu dira astelehen honetan, Nafarroako Gobernuari eta zehazki Hezkuntzako Carlos Gimenori negoziazio mahai bat sor dezala eta haur eskola duinak eskatzeko. Aste honetan zehar, bildutako 30.000 sinadura entregatuko dituzte.

Familiek, 0-3 Plataformarekin batera, elkarretaratzea egin dute nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aurrean.
Familiek, 0-3 Plataformarekin batera, elkarretaratzea egin dute nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren aurrean. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Hainbat familiak 0-3 Plataformaren aldarrikapenak babestu dituzte astelehen honetan Hezkuntza Departamentuaren aurrean, eta Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariari «negoziazio mahai bat sor dezala» eta «haur eskola duinak sortzeko» exijitu diote.

«Gimeno escucha, el 0-3 en lucha» eta «Ratioak jaitsi, soldatak igo» oihuen artean, 0-3 Plataforma Nafarroako gizarteak kalitatezko hezkuntza publikorako eskubidea bermatua izan dezan borrokan ari direla gogoratu eta aldarrikapenekin bat egin dute «enpatia dugun pertsonak garelako eta hauen arrazoiak ulertzen eta babesten ditugulako».

Izan ere, aurreko astelehenean greba abiatu zuten langileek, ratioak jaistea eta soldatak igotzea eskatzeko. Gainera, benetako borondate eskatzen dute 0-3 zikloak «merezi duen garrantzia eta zoriotasuna aintzat har dadin». 9 haur eskolatako langileek hasi zuten protesta, eta dagoeneko herrialde osoko 59 batu dira grebara.

Familien ordazkariek nabarmendu dutenez, «zientziak aspalditik ziurtatzen du personen bizitzako lehen urteetan esperientzek eta zainketek duten garrantzia, eta haur hezitzaileek, gure txikiak haien esku uzten ditugunean, hori argi dute».

«Izan ere, oinarri teorikoak eta praktikoak eman dituen prestakutnza espezikoa dute hezitzaileek familien esanetan, eta haurren ikaskuntzen bidelagun dira eta heldutasun prozesu zein prozesu emozionaletan laguntzeko irmotasunez eta deitasunez lan egiten dute», gaineratu dute.

Lan hori guztia «baldintza itogarriekin» egiten dutela salatu dute familiak, eta Europako ratio altuenak dituztela.

Horregatik guztiagatik, langileak ordezkatzen dituen erakunde instituzional bat egon arte, gatazka honetan Plataforma «solaskidetzat» hartzea nahi dute, eta egiten ari diren laguntza deiari entzutea. Horretarko Nafarroako Gobernuari nagoziazio mahai bat sortzeko eskatu diote.

Plataformako kideek azaldu dutenez, dagoeneko 30.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte euren aldarrikapenen alde, eta gaur entregatu nahi izan dituzte Hezkuntzan, baina «ez dituzte jaso nahi izan» eta astean zehar egingo dutela aurreratu dute.