
«Euskaldunen hiri buruzagia» idatzi zuen Iruñeari buruz Joanes Etxeberri Sarakoak duela 300 urte inguru, eta haren aipua molda genezake, gaurkoan bederen, bere esku pilotaren hiriburutza aldarrikatzeko. Izan ere, Iruñea zaharraren historian lehenbizikoz, urteko txapelik preziatuena bere lurretan banatuko da; hori bai, moda txatxu bati jarraituz, ingelesezko izena daraman pilotaleku erraldoi eta modernoan. Gainera, finaleko bi protagonistak, Joseba Ezkurdia eta Unai Laso, nafarrak dira eta, hortaz, txapela etxean geratuko dela esan genezake, noren buruan aurreikustea inoiz baino zailagoa dagoen arren.
Berez, nafarren arteko finala izatea ez da ez berria ez ezohikoa, 2014az geroztik –Irujok Julen Retegiri irabazi zion Donostian– gertatu ez den arren, jokatutako 77 txapelketetatik 30etan nafarren arteko finala izan baita; hau izango da 31.ena. 1969an sartu zen nafar bat, Retegi I.a, lehenbizikoz final batean –Atano X.ari txapela kendu zion– eta orduz geroztik 2015era arte beti egon da nafarren bat finalean, 1977ko txapelketan izan ezik.
Dena airean
Eta gaurko sasoi izugarrian dauden bi pilotariren arteko dema, hasiera batean, ikusgarri eta orekatua espero da Nafarroa Arenan. Ezaugarri desberdinekin, Joseba Ezkurdiak eta Unai Lasok txapela janzteko argudioak dituztela berretsi dute aurtengo txapelketan. Berea egokien egitea lortzen duenak asko izango du irabazia.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
