Hogeita hamabost urteko erbestealdia eta gero, Joseba Sarrionandia ari da apurka-apurka euskal kulturaren egunerokora itzultzen. Eguneroko presentzialera, bederen, euskal lurraldetik urrun bizi izan den hamarkadotan erreferentziazko idazle eta pentsalari izan baita euskarazko letretan.
Gaurkoan, Euskaltzaindira itzuli da idazle iurretarra. Andres Urrutia presidentearen eskutik jaso du euskaltzain urgazle izendatu zuteneko diploma. 1991ko urtarrilaren 31n izendatu zuten eta, beraz, hogeita hamar urte itxaron behar izan ditu oroigarria jasotzeko.
Euskaltzaindiak berak egin du iragarpena Twitter bidez zabaldutako bideoan. Sarrionandia eta Urrutia bera ageri dira, Gabriel Arestiren irudia atzean dutela. Umoretsu eskaini dio agiria Akademiako buruak idazleari: «Hau da agiria, erakusten duena hain zuzen ere euskaltzain urgazlea zarela, etxean ongietorria eta beti aldeko sutsu batzuk izan dituzula. Gero hori kontatuko dizut ‘off the record’».
Akademiaren egoitzako bilkuren aretoa bisitatu ostean, liburu-sorta bat oparitu dio Urrutia euskaltzainburuak.
Heldu den astelehenean Euskaltzaindiaren egoitzara bueltatuko da Sarrionandia, izan ere, Bilbo Zaharrak antolatutako Forum-ean parte hartuko du, Pilar Kaltzada eta Aingeru Epaltzarekin batera (19.00etan).

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza
