
Egun osoko egitaraua antolatua zuen larunbat honetarako Bizkaia Hari Gorria dinamikak, frankistak Bilbon sartu zireneko 85. urteurrenaren harira. 1937ko ekainaren 18an, irabazteko aukera gutxi zeudela jakin arren, milaka gudari eta milizianok borroka nekaezina egin zuten faxisten aurka.
Borroka hura eta azken hamarkadetan Bizkaian izan diren beste batzuk –Bandasko Greba, Lemoiz, Euskalduna, Basauriko Hamaikak...– ospatu eta aldarrikatzea zuen helburu gaurko antolatutako egitarauak.
Hala, goizean oroimen ibilbide bat egin dute, Erriberatik hasita. Arriaga Plazan memoria gunea ezarri dute, eta bertan memoriaren lanketa ezberdinak eta memoriaren material ezberdinak sorkuntzarekin uztartu dituzte hainbat artistaren emanaldiekin.
Harri eta herri, Gabriel Aresti Bilbon badabil: oroimen ibilbidea itsas adarretik #HariGorria #BorrokenLurraldea pic.twitter.com/PXGIx8BRIx
— Bizkaia Hari Gorria (@HariGorria) June 18, 2022
Arratsaldean, berriz, manifestazioa egin dute, Arriagan hasi eta bukatuta. Ez da mobilizazio arrunta izan eta ospakizun giroa eman nahi izan diote.
Nondik gatozen badakigu, jaso dugu, ikasi dugu. Etenik gabeko #HariGorria #Bizkaia #TerritorioDeLuchas pic.twitter.com/43i0s4BZmg
— Bizkaia Hari Gorria (@HariGorria) June 18, 2022

Se estiman 23 muertos en la Marmolada tras el desastre derivado del cambio climático

Más de 300 cimas del Pirineo alumbran la autodeterminación entre Euskal Herria y Catalunya
Ezker abertzalea arbuiatzea du abiapuntu GKS-k
Sobre GKS
