
Oinherri Herri Hezitzaileak sustatzeko elkarteak hamar urte bete ditu eta festa batekin ospatu zuten egindako ibilbidea. Ozaetan, Garaiongo paraje ederrean, bat egin zuten sarea indartzeko, bizitakoak partekatzeko eta erronka berriez mintzatzeko.
Oinherri osatzen duten elkarteko kideak, herri hezitzaileen sareko udaletako ordezkariak, Barruandiako haurrak eta familiek Herri Hezitzaileen Sareko eta Oinherri osatzen duten herri zein eragileentzako esperientzien truke azoka burutu zuten egunaren lehen partean.
Bertan, Elizondoko eskolako Kukuline proiektua, Segurako Aisialdi Taldearen sortze prozesua eta Durangoko Hezkuntza Foroaren ezaugarritzea ezagutzeko aukera izan zuten protagonisten ahotik. Eskola Herritarra, Tokian tokiko aisialdi hezitzailea eta herriko hezkuntza komunitatea saretzeko esperientziak partekatu zituzten, hurrenez hurren.
Era berean, herri hezitzaileen sareko azken urteetako ibilbidearen balorazio kolektiboa burutu zuten eta aurrera begira, herri hezitzailea helburu izanik jorratu beharreko lan ildoak marrazten hasi ziren.
Arratsaldean berriz, auzolanari eta naturan jolasteari ekin zioten Garaionek eskaintzen duen natur eremua baliatuz. Porrotx ere bertaratu kantu eta dantzan, Ozaetako eskolako haur eta familiekin batera. Beira taldearen eta Olatz Salvadorren kontzertuez gozatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
