
OSAGAIAK (6 lagun)
• Babarrunak (kilo bat)
• Tipula erdia
• Baratxuri bat
• Tomate txiki bat
• Porru erdia
• Gatza
SAKRAMENTUENTZAKO
• Txerri-saiheskia (kilo erdia)
• Aza txiki bat
• 3 txorizo txiki
• Odolki bat
Lehenik eta behin, aukeratzeko garaian, ale txikia izatea komeni dela dio. Behin ale egokiena aurkituta, honako urratsak jarraitu:
• Bezperan uretan beratzen jarri (oso freskoak direnean ezik) eta ura aldatu gabe sutan jarri, kolorea gal ez dezaten.
• Eltze horretan barazkiak bota (tipula, baratxuria, tomatea eta porrua), eta su-txikian egosten jarri, behar adina denbora, gatza bukaera aldera botaz. Amaieran, barazkiak kendu eta irabiatu, berriro babarrunekin nahasturik salda loditzeko.
• Beste osagai guztiak (aza, saiheskia, txorizoa eta odolkia) bakoitza bere aldetik egosi, horrela beganoa denak babarrunak, aza eta piperra jateko aukera izango duelako.
• Saiheskiari, egosi ondoren, labean kolpe bat ematea komeni da, kolore ikusgarria har dezan.
• Aza olio eta baratxuriz prestatutako salteatuarekin lagundu.
• Piperrak gatza eta olioarekin zerbitzatu.
Jateko garaian, kozinatu eta hurrengo egunean jatea komeni da, zapore gehiago eta loditasun handiagoa izan dezan.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du Miribillan bildutako euskararen komunitateak
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

