Ohikoa den bezala, gainerako hiriburuetara baino egun bat lehenago heldu dira Olentzero eta Mari Domingi Bilbora, eta milaka haur zein helduk egin diete harrera. Badago Moyua plazan lekua hartzera ordu eta erdi lehenago agertu denik ere, pandemiaren ondorioz bi urtez egin ez den desfilea ikusteko.
Egurrezko pottoka gainean Olentzero eta antzara erraldoiaren altzoan Mari Domingi, zur eta lur gelditu zaizkie begira inguruan zituzten haurrak. 18.00etan abiatu da kalejira Eliptika plazatik. Desfilea hasi baino lehen, Carlton Hoteleko balkoitik agurtu dituzte zain zituzten umeak. Ondoren, bai, ekin diote Bilboko kaleak zeharkatzeari.
Basajaun ere batu zaie desfilera, baita Lamia eta Galtzagorriak ere. Aurten, ohiko lagunez gain, hiru ipurtargi ere izan dira ikuskizunean, bidea argituz. Jendez lepo zegoen Kale Nagusia eta Nafarroa kalea zeharkatuz heldu dira denak Arriagara. Bertan, emanaldi musikatua eskaini dute Bilboko musika bandarekin batera Olentzeroren istorioa kontatzeko eta, alkatea agurtu ondoren, balkoitik agurtu dituzte bertaratutako guztiak.
Bilbon Olentzero edota Mari Domingirekin aurrez aurre hitz egin edo eskutitzak helarazi nahi dizkionak larunbat honetan izango du aukera, Arriaga antzokian bertan, 11.00etatik 14.00etara bitartean. Hego Euskal Herriko gainerako hiriburuetan ere larunbat honetan egingo dituzte desfileak, 18.00etatik aurrera.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»















