Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herrira heldu dira aste honetan. Azken egunetan herri ezberdinak bisitatu dituzte, eta ostiralean Bilbon izan ziren. Milaka umek, eta haien familiek, harrera beroa egin zieten kaleetan, eta larunbat honetan beraiekin hitz egiteko aukera izan dute.
Atzokoa egun luzea izan zen Olentzero eta Mari Domingirentzat. Izan ere, ikazkina Bilbotik Lesakara joan zen goizean, eta arratsaldean Euskal Herriko hamaika txoko bisitatuko zituen.
Gasteizen desfilea 18.00etan hasi zen. Judimendiko Joaldunen ondotik esnezaleak, ikazkinak, egurgileak, artzainak eta dantzariak izan ziren.
Donostian Ijentea kaletik atera zen desfilea, ordu berdintsuan, eta hiriguneko kaleak zeharkatuko zituen. Aurten, Olentzerok eta Mari Domingik desfile ikusgarri bat ekarri zuen, pertsonaia mitologikoz eta Gabonetako elementuz betea.
Arratsaldez egin zen ere Iruñeko desfilea. Iturralde Suit kaletik atera zen, eta bertan amaitu zen Alde Zaharreko eta hiriko erdiguneko kale eta plaza nagusiak zeharkatu ondoren. Kalejiran eraman zituzten animaliek eman zioten ikusgarritasuna ekitaldiari.
Maider Ardanaz y Maite Ruiz de Larramendi pilotariak jarri zioten zapia Olentzeori plazan. Maya alkatea izan zen bertan.
Gauean etxe guztiak bisitatuko zituzten Olentzerok eta Mari Domingik, eskatutako opariak uzteko.

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

El PNV perdería en Gasteiz 5 parlamentarios y EH Bildu ganaría 3, extrapolando datos forales

El donostiarra atacado por ultras en Soria continúa en coma: «Su estado sigue siendo muy grave»

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea
Des propos sexistes à l'inauguration d'AB Campus

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
