
Israelgo Gobernurik muturrekoenaren Segurtasun Kabineteak ostegunean egin zuen aurreneko bilera eta bertan adostu zituzten neurrien artean daude Palestinako Agintearen aurkakoak: Israelek PANen izenean biltzen dituen funtsak atxikitzea «Palestinako eraso terroristetan hildako biktimen familiak konpentsatzeko», eta Zisjordania okupatuko eremuan –Israelen kontrolpean dagoena– palestinarren eraikuntza-planei moratoria bat ezartzea.
Zigor horiek «Palestinako Aginte Nazionalak Israelgo Estatuaren aurka gerra politiko eta legala egiteko» hartutako erabakiaren ondorio dira, Netanyahu lehen ministroaren bulegoak ohar bidez jakitera eman zuenez.
Joan den abenduaren 31n, Nazio Batuen Batzar Nagusiak bere auzitegiari, Nazioarteko Justizia Gorteari (GIZ), eskatu zion Israelek «lurralde palestinarra okupatu, finkatu eta anexionatzearen» inguruko iritzia, Palestinako agintariek horretarako eskaera egin ondoren.
Segurtasun Kabineteak onartutako zigorrek, halaber, «Israelen aurkako gerra politiko eta legala gidatzen duten» goi-kargudun palestinarren aurkako zigor-ekintzak aurreikusten dituzte, baita talde palestinarren aurkako neurriak ere, «jarduera terroristak edo edozein ekintza etsai sustatzen dituztenak, Israelen aurkako ekintza politiko eta legalak barne, lan humanitarioaren itxurapean».
Neurri horiek Israelek PANekiko duen politika are gehiago gogortzea dakarte, aurrena Naftali Benet eta ondoren Yair Lapid buru izan zituzten aurreko koalizio-gobernuek egin zituzten hurbilketa keinu nimiñoen ondotik.
Gobernu berriak geldiarazi duen politiketako bat da Zisjordaniako C eremuan –Israelen kontrol administratibo eta militarraren pean– palestinarren etxebizitzak eraikitzeko baimenak ematearena da.
Palestinako Agintearen Atzerri Ministerioak zigorrak gaitzetsi ditu, «Netanyahuren Gobernuaren programa kolonial arrazistaren isla» eta «Israelek potentzia okupatzaile gisa dituen betebeharren urraketa nabarmena» direla iritzita.
Bestalde, Eli Cohen Israelgo Atzerri ministro berriak adierazi duenez, «Palestinako Aginte Nazionalak ez du konponbiderik nahi, ezta palestinarren egoera benetan hobetzeko ere».

Insultan a una esquiadora italiana por hablar ladino en una entrevista

La sanción a un mando por tocamientos a una cantinera desata una reacción machista en Irun

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

