Maddi Txintxurreta

Zazpi arrazoi desberdin Bilbon bat egiteko

Pertsonak beste sentsazio eta bizipen biltzen ditu urtarrilero euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde Bilbon urtero egiten den mobilizazioak. Hamarnaka milaren artean, manifestaziora joatekoak diren zazpi pertsonaren ahotsak harrapatu ditu NAIZek.

Iñaki Bilbao, Axun Lasa, Dolors Bassa, Tamara Muruetagoiena, Leire Vargas, Miren Azkarate eta Maider Ansa.
Iñaki Bilbao, Axun Lasa, Dolors Bassa, Tamara Muruetagoiena, Leire Vargas, Miren Azkarate eta Maider Ansa. (NAIZ)

Miren Azkarate, kazetaria eta idazlea: «Denak etxeratu arte Bilboko kaleak bete egin behar dira»

Alderdi guztietatik bizi izan du Bilboko manifestazioa Miren Azkarate kazetari eta ‘Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak’ liburuaren egileak. Haurra zela senide moduan, Agustin Azkarate aita iheslaria baitzen. Kartzelan ere eman ditu urtarril batzuk eta handik jasotzen zuen mobilizazioaren berri. «Sekulako indarra ematen zidan urte osorako, nabaritzen nuen kalean bagenuela babesa», oroitu du.

Presoak bai, baina iheslari eta deportatuak ere gogoan ditu gaur Miren Azkaratek, 25 baitira oraindik erbestean daudenak, horietatik bost deportatuta. «Askok oraindik ezin dute Euskal Herrira itzuli eta oztopo nagusia Auzitegi Nazionalean dago. Salbuespen neurriak, bai presoenak eta baita deportatuenak ere, oraindik indarrean daudenez, denak etxeratu arte Bilboko kaleak bete egin behar dira, hemen ez da ezer bukatu», aldarrikatu du.

Denak etxean izatea ez du horren erraza ikusten, ordea. «Gu herri oso txikia gara eta parean bi Estatu oso handi ditugu», oroitu du. Hala ere, «ez dut esperantza galtzen», esan du, eta berriz azpimarratu du kaleak hartzearen garrantzia: «Argi dudana da kalean ez badugu indarra egiten ez dugula sekula lortuko».

Miren Azkarate. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Iñaki Bilbao, preso ohia: «Jakitea familiak eta lagunek hainbeste kilometro egin behar dituztela zu ikusteko oso mingarria da»

2020ko urrian atera zen kartzelatik Iñaki Bilbao lemoarra 28 urte preso eman ostean eta, beraz, urtarrileko manifestazio masiboak ziegatik bizi izan ditu. Momentu «hunkigarriak» ziren berarentzat. «Sentipenak oso bereziak ziren. Herriaren parte bat ikustea, jende multzo hori, aldarrikapen legitimo berdin baten atzean... herri horrengatik babestuta sentitzen zara eta altxatzen zaitu, bitamina txute moduko bat ematen dizu agertu daitezkeen oztopoei aurre egiteko. Herriaren parte sentiarazten gintuzten, maitatuta sentitzen ginen», gogoratu du.

Pandemiara egokituta molde txikiagoetan egin ziren mobilizazioetan izan zen Bilbao, baina aurten lehenengoz biziko du Bilboko manifestazio jendetsua. «Indar hori sentitzeko» gogoz da, «aspaldi ikusi gabeko jendea ikusteko», dio. Hala ere, nabarmendu du kontuan izango dituela «oraindik ziegetan dauden kideak, kartzelako bizimodu berezi horretan daudenak, askok urteak metatuta». «Horrek tristura puntu bat eragiten du», esan du.

Urruntze politika amaitzear delako pozik agertu da lemoarra, lehen pertsonan bizi izan baititu sakabanaketak eragindako minak. «Jakitea familiak eta lagunek hainbeste kilometro egin behar dituztela zu ikusteko oso mingarria da», adierazi du.

Dena den, argiak bezala ilunak ere ikusten ditu presoen auzian: «Ikusten dugu Auzitegi Nazionala inguratzen duen botere juridiko horren baitan badagoela sektore bat ahal duen guztietan legez normala izan behar litzatekeena oztopatu nahi duena. Horren adibide dira hirugarren graduei aurkezten dizkioten helegiteak. Presoen irteera oztopatzeko borondate politiko bat dago horren atzean».

Iñaki Bilbao. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

Dolors Bassa, exconsejera del Govern (ERC): «Son presos políticos y, por lo tanto, tendrían que tener más consideración»

Rodeada de una nutrida representación catalana, Dolors Bassa ha acudido siempre a esta cita anual en Bilbo, salvo en los cuatro años que pasó en la cárcel en calidad de presa política. Esperaba que este año ya «no fuera necesario» acudir a Bilbo en defensa de los derechos de los presos y presas vascas, «pero lo es –ha declarado a NAIZ–. Estos años es verdad que se han realizado muchos acercamientos, pero aún quedan presos fuera y sigue el sistema penitenciario de exclusividad que no tendría que ser. Y seguiremos manifestándonos hasta que se cumplan los derechos humanos de todo el mundo».

Porque para la consejera catalana la movilización de hoy «es un tema de derechos humanos». «Estos presos deben tener el mismo trato que cualquier preso y esto no se hace. Por otro lado, son presos políticos y, por lo tanto, tendrían que tener más consideración», ha sentenciado.

Dolors Bassa.

Leire Vargas, idazlea eta bertsolaria: «Gazteek bigarren eskuko zerbait bezala jaso ditugu gatazkaren ondorioak, baina gure egungo errealitatea baldintzatzen dute»

21 urte ditu idazleak eta, beraz, gatazka ez du zuzenean bizi. Gazte gehienek gatazkaren ondorioak «bigarren eskuko zerbait bezala» jaso dituztela aipatu du Leire Vargasek, «baina gure inguruan gertatu den zerbait da eta gure egungo errealitatea baldintzatzen du», nabarmendu du. Hori horrela izanik, uste du gazteen artean «asko» direla presoek pairatzen dituzten «bidegabekerien» aurrean «eragiteko gogoz» daudenak.

Horregatik, hain zuzen, hartuko du parte Sarek deitutako manifestazioan: «Zigor bidegabe honi, zeinak oraindik ere abian jarraitzen duen, amaiera jar diezaioten aldarrikatzeko nahiak eta horretarako ikusten dudan beharrak bultzatzen naute Bilboko manifestazioan parte hartzera, nahiz eta alderdi batzuk tematuta dauden sinetsarazten iraganeko kontua dela guzti hau. Herri bezala eta kolektibo bezala jarraitzen ditugu pairatzen duela urteak gertatutako horren ondorioak eta, gainera, hein handi batean aldebakarrekoak dira».

Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde azken urteetan aldaketak eman direla antzeman du Vargasek, baina gogoratu du artean ere indarrean daudela «zigor bidegabeak». Hortaz, «preso guztiak etxean egon arte dagokigu borrokatzea», aldarrikatu du.

Leire Vargas.

Axun Lasa, GALen biktima: «‘Etxera’ ez da gure kapritxo bat, baizik legeak esaten duena»

Indarkeria desberdinen biktima eta senideekin Sarek larunbat goizean antolatu duen mahai-inguruan izan da Axun Lasa. Ekitaldi hauen «garrantzia handia» azpimarratu du, baina, bere ustez, komunikabide batzuek ez diote ikusgarritasun nahikoa ematen bizikidetzaren aldeko ekimen hauei. «Falta da komunikabide handiak, boterea duten horiek, ateratzea jendea inplikatuta sentitzeko. Ekintza hauek hain dira onak gizarte guztiarentzako eta biktima guztientzako... bizikidetzan goxo sentitu nahi dugu eta komunikabide gehienek alde batera uzten gaiztuzte».

Arratsaldeko mobilizazira begira ere jarri da GALek hil zuen Joxean Lasaren arreba. Sakabanaketa bukatzear dela, hurrengo pausoa argia da bere esanetan: «‘Etxera’ falta da. Eta ‘etxera’ ez da gure kapritxo bat, baizik legeak esaten duena».

Axun Lasa.

Tamara Muruetagoiena, víctima del terrorismo de Estado: «Nos queda muchísimo que hacer por la convivencia»

Tamara Muruetagoiena ha atendido a NAIZ después de participar en la mesa redonda de la mañana. Preguntada sobre la importancia de estos actos entre distintas víctimas, ha destacado que «son súper importantes en la construcción de la convivencia, que es la siguiente etapa después de la resolución del conflicto. En esta mesa ha quedado muy claro que hay muchas víctimas de distintas violencias que tenemos muy claro que queremos construir algo positivo y que nuestras diferencias no son tantas. Y si nosotros no tenemos tantas diferencias, otros deberían tener menos». Eso sí, ha apostillado que «nos queda muchísimo que hacer por la convivencia».

A las 17.00 acudirá a la manifestación para defender que los derechos humanos de los presos «deben ser respetados», para recordar que «una persona detenida nunca debe ser torturada» y reivindicar que los presos y presas deben ser tratadas «como seres humanos, con máximo respeto». «Esto lo diría hasta de las personas que atentaron contra la vida de mi aita [Esteban Muruetagoiena, fallecido tras ser detenido y torturado por la Guardia Civil], que torturaran a mi aita. Yo no quisiera que les torturaran, que les dispersaran, ni que recibieran un mal trato en la cárcel», ha remarcado.

Tamara Muruetagoiena.

Maider Ansa: «Egin dezakegun gutxiena da gaur Autonomia betetzea»

Aranotik etorri da Bilbora, peto horia jantzi eta manifestazioan bolondres gisa aritzera. Ansa, hainbat bertso-jaialditan gai-jartzaile aritutakoa eta abeslari gisa ibilbidea duena –Tximeleta taldean, besteak beste–, Zabalburun zegoen zintari eutsita hainbat kiderekin batera, manifestaziorako ordu erdi falta zenean, plaza betetzekotan zela. «Urteak daramatzagu etortzen, eta bideak aurrera egin duen arren, oraindik gelditzen da egitekoa. Uste dut egin dezakegun gutxiena dela gaur Autonomia betetzea», adierazi du.

Gaurkoa azkena izatea nahiko luke, baina bere ustez «nahi baino mantsoago» egiten ari da aurrera presoen auzian, eta, beraz, mobilizazio gehiagoren beharra aurreikusten du. Manifestazioa egiteari uzteko unea argi du zein izango den: «Ez denean gelditzen mendeku-polikitarik jasatzen duen euskal herritarrik, denak etxean daudenean, horitxe izango da eguna».