Frantziar Gobernuak astelehenean onartu zuen pentsio sistemaren erreforma, horren arabera erretirorako adina 62 urtetik 64 urtera pasako da. Intersindikalak deituta, horren aurka mobilizatu dira astearte arratsalde honetan Vincent Bru eta Florence Lasserre diputatuen bulegoetan, Biarritzen eta Angelun, hurrenez hurren.
Mediabaskek jakinarazi duenez, hamabost pertsona inguru elkartu dira Biarritzen Bruren bulegora sartzeko. Hala ere, Departamenduko diputatua ez dute han aurkitu, Parisen zegoelako, eta gutun bat utzi diote erreforma bertan behera utz dezan eskatuz.
Angelun, France Bleuren arabera, manifestari inguru gerturatu dira Florence Lasserre diputatuaren bulegora. Kasu honetan ere ez dute Lasserre aurkitu eta beste gutun bat utzi diote.
Les militants ont finalement trouvé porte close. Le député de la 6ème circonscription des Pyrénées-Atlantiques serait à Paris, en ce moment. pic.twitter.com/J0ugeu6JvU
— Mediabask info (@MediabaskInfo) January 24, 2023
Aldarrikapenekin jarraituz, Baionako portua blokeatuko dute datorren ostegunean, hilak 26. Union Locale CGTk deituta, Tarnosen elkartuko dira goizeko 8.30ean. Egun horretan bertan eta ostiralean eskuorriak banatuko dituzte unibertsitatean, erreformak gazteengan duen eraginaren berri emateko. Datorren asteartean, urtarrilaren 31n, beste manifestazio bat egingo dute Baionan, 10.00etan Sainte Ursule plazatik hasita, tren geltokitik gertu.

La discothèque la Nuba ferme ses portes
El juez ordena una rueda de reconocimiento de policías en el caso de la masacre de Pasaia

El mural de Ondarroa que homenajea a las mujeres rederas, el tercero mejor del mundo

Twin Melody ordiziarren «toxikotasunaren» salaketa bolo-bolo ibili da, Benidormetik hasita

LAB se concentra frente a un bar de Hondarribia contra la explotación en la hostelería

Autismo: Cuando la mochila que más pesa es la institucional

«Los videojuegos pueden ser usados para fines educativos y acercar la Historia a la juventud»

La «ilusión» de Osasuna y el «hambre» del Athletic, frente a frente en semifinales de Copa
