
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Basauriko espetxera itzuli dute Asier Rodriguez preso santurtziarra eta hainbat lagun egoera salatzera batu da ostiral arratsaldean Bizkaiko herri horretan, Sarek egindako deialdiarekin bat eginez. «Izugarria da 2023. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea», agertu dute.
Elkarretaratzearen ostean irakurritako adierazpenean, Sareko ordezkariek nabarmendu dute Rodriguezek «baldintza guztiak» betetzen dituela hirugarren graduan egoteko, zigorraren erdia baino gehiago betea baitu: 2010ean espetxeratu zuten eta 2023an beteko du zigorra osoki. Santurtziarra azaroaren 3an atera zen kalera baldintzapeko askatasunean, Espetxe Tratamenduetako Batzordeak hala erabakita.
Sarek iritzi dio Auzitegi Nazionalak legeak ezarritako bideari «oztopoak jartzeko» duen jarrerak «iraganeko egoerara itzultzeko nahia» erakusten duela. «Izugarria da 2023. urtean oraindik mendekuan eta gorrotoan oinarritutako jarrerekin jarraitzea», gaitzetsi du.
Izan ere, Asier Rodriguezena ez da kasu isolatua eta hala nabarmendu dute bozeramaileek. Gogoan hartu dituzte antzeko egoerak bizi izan dituzten presoak, Xabier Atristain, Mikel San Argimiro, Aitor Esnaola eta Joseba Arregi, esaterako; baita Fiskaltzaren helegitea ebazteko zain dauden presoak ere.
Azpimarratu dute egoera hauek salatzen jarraitzeko beharra dagoela. Jakinarazi dute, zentzu horretan, Santurtziko Udalak honen kontrako adierazpen instituzionala onartuko duela.
«Espetxe politikaren baitan aldaketak eman eta urruntze politikarekin amaitzeko urratsak ematen ari garen honetan, Fiskaltzak, Audientzia Nazionalaren laguntzaz, legedia arruntaren ezarpenaren aurrean eta etxeratze prozesuaren aurrean oztopoak jartzen jarraitzen du, elkarbizitza zangotrabatuz», salatu dute.
«Baina guk argi dugu –gaineratu dute–, guk elkarbizitza eraiki nahi dugu, eta hori guztion artean egin behar dugu. Horrelako gertakarien aurrean, salbuespenezko espetxe politika behin betikoz amaitzea nahi dugunok elkarlanean aritu behar dugu, hori delako erantzunik eraginkorrena».

Un documento destapa el intento de Escrivá para la mayor privatización de la Sanidad en décadas

Espelette : le conseil municipal à nouveau perturbé

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Muere un alumno en plena prueba de la selectividad francesa en un instituto de Lille

Acto institucional por los tres gallegos desaparecidos en 1973, un caso no negado por ETA

El anuncio de cinco traslados sella el fin de la dispersión tras 34 años de sufrimiento

Indar harremana da, ergela

De la grada al césped, las Mater Series de rugby reúnen en Bilbo a más de 300 mujeres
