
Oraindik ere ariketa oso mugatuak baino egin ez baditu ere, gaurkoa egun garrantzitsu bat izan da Unai Alberdirentzat, uztailaren erdi aldera Labriten belauneko lesio larria izan zuenetik, lehen aldiz entrenatu baita pilotaleku baten. Aimar Olaziolaren laguntzarekin, aurrelari azpeitiarra Tolosako Beotibarren aritu da eta bere errehabilitazioaren azken txanpan sartuda dagoela esan genezake.
«Aurreneko entrenamendua egin dugu frontoian, ez dugu belauna gehiegi behartu baino sentsazioak onak izan dira, gustura nago, ondo erantzun du belaunak. Pixkanaka hasiko gara eta ea horela jarraitzen dugun», adierazi du pilotariak bere enpresako web orrialdean jasotako adierazpenetan.
❗️Alberdi II. aren aurreneko eguna frontoian
— Baiko Pilota (@baikopilota) February 17, 2023
❗️Primer día de frontón de Alberdi II pic.twitter.com/oSKjgssJIf
Eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen Alberdi II.ak uztailaren 11an, Labriten, Imazekin batera Victor-Tolosaren aurka jokatutako partida batean. Bitxia izan zen, ze partida amaitu egin zuen aurrelari azpeitiarrak, baina behin aldagelara sartuta ohartu zen lesio larri bat izan zuela. Abuztuaren 2an ebakuntza kirurgikoa egin zioten Gasteizen eta osatze prozesuaren lehen faseak gaindituta, frontoietara itzultzea gertuago ikusten du, nahiz eta oraindik denbora bat behar izango duen praka zuriak berriz ere janzteko.
Binakako finalerako sarrerak ostegunean salgai
Bestalde, EPELeko enpresek jakitera eman dutenez, ostegun eguardian jarriko dituzte salgai internetez Nafarroa Arenan Apirilaren 2an jokatuko den Binakako Txapelketako sarrerak. Oraindik ere bertan zein pilotari arituko diren ez dakigun arren, kantxako butakek 130 euro balioko dute eta sarrerarik merkeenak 40 eurotakoak izango dira, erreboteko azken lerrokoak.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
