
Usabal kiroldegira leku aldatu da larunbat honetan Bera Bera, inauterien ospakizunean tarte bat egin asmoz. Tolosako eskubaloi taldearen 50. urteurrenaren aitzakipean jaso du Usabal kiroldegia Ohorezko Mailako lehia hau, zeinean aise nagusitu den talde donostiarra.
Gol zaparrada batekin atondu du Tolosa Bera Berak, nahiz eta hasieran kosta egin zaion Rodrigues de Souza atezainak defendatutako atea zulatzea. Meritu handiko 5 gelditu egin ditu Logroñora negu honetan iritsi den brasildarrak. Zalantza askoko hasiera izan da bi taldeentzat. 6 minutuan bakoitzak gol bana egin du eta kanpokoek, atea ondo babestuta zeukatela aprobetxatuta, aurrea hartu dute (1-3). Laura Hernandezen gol batek markagailua estutu du eta Alice Silvaren beste hiruzpalau geldituek golik ezin eginda utzi du Errioxako taldea.
Azkenean, 11. minutuan, Erauskinek egin du berdinketaren gola, segituan Hernandezek aurretik jarri du Bera Bera eta ordutik, oso nagusi izan da Imanol Alvarezek zuzendutako taldea. 7-1eko partzialarekin, 9-4 jarri da 21. minutuan eta Logroñoko taldeak markagailua estutzeko saiakerak egin baditu ere (9-6), saiakera hutsalean geratu da.
13-6ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira eta bigarren zatia hasi bezain pronto, aldea handituz joan da. Hainbeste, jaso dituen golen bikoitza baino gehiago egin duela Bera Berak (33-16). Nabarmentzekoa, Paula Arcosek bere zelaitik jarraian egin dituen hiru gol, arerioaren baloi galerak probestuta –horiei esker, 23-13 markagailutik, 26-13ra pasa da–.
Beti Onak, play-out postuetan
Beti Onakek, bestalde, porrota jaso du Valladolidera eginiko bisitan (34-26). Hasiera parekatu baten ostean, lehen zatiko azken 10 minutuetan hautsi da partida. Etxekoek jada sendotuta zeukaten bi goleko errenta, lau izatera pasa da 5-2 partzial bati esker.
Bigarren zatian, Aula Valladolidek ez du arazorik izan errenta mantendu ez ezik, poliki-poliki hura handitzen joateko. Eta beraz, azkenerako 34-26koa izan da markagailua.
Porrot berri honi, asteazkenean Atletico Guardesek irabazitako partida batzen badiogu, nafarrak play-out postuetara jaitsi dira berriro. 11 puntu daukate, galiziarrek bezainbeste baina hauek partida bat gutxiago jokatu dute. Azken sailkatu Grafometal La Rioja taldearen aurkako lehia daukate, jokatzeko, alegia.
Vers un doublement des buralistes à la frontière entre la Navarre et le Pays Basque Nord

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

EH Bildu y Contigo Navarra crecen, los bloques se mantienen y Vox entra

Sebas Gurtubai y Zigor Blanco recuperan la libertad tras casi 20 años de cárcel

Brevet : Pap Ndiaye autorise le passage de l'épreuve de sciences en basque

El espéculo abre un diálogo entre tecnología y feminismo

«El relato oficial romantiza demasiado el fenómeno del chabolismo en Bilbao»

«Espezialista guztiek gauza bera esaten dizutenean, erabakia ez da zaila, asimilatzea da zaila»
