
Greban dauden Osakidetzako zentroetako garbiketa zerbitzuetako zein beste sektore batzuetako langileez osatutako ‘Gora Garbitzaileak’ kolektiboaren ordezkaritza bat Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren Lakuako bulegoan sartu da gaur goizean, greban dauden garbiketa zerbitzuetako lankideei elkartasuna adierazteko. «Sagardui entzun, zu zara errudun» kartelak erakutsi dituzte.
Ohar batean azaldu dutenez, Sagardui ez zegoen bulegoan une horretan, baina bere idazkariari idatzi bat eman diote, Osakidetzako garbitzaileen eskaerak eta aldarrikapenekin. Era berean, gatazka honen konponbidean duen erantzukizuna aurpegiratu diote.
Gogoratu dutenez, Osakidetzako garbiketa zerbitzuetako langileek bost urte daramatzate hitzarmen kolektiboa enpresa esleipendunekin negoziatzen, baina enpresa horiek «jarrera itxia» daukate. Bi hilabete daramatzate greban, eta «maiz jo dute bezeroaren atea, Osakidetzarena, baina erakunde publiko horren zuzendaritzak beste alde batera begiratzen du eta ez du erantzuten, erabateko edukazio falta erakutsiz».
Hori dela eta, ‘Gora Garbitzaileak’ ekimenak, «Osakidetzako zuzendaritzak interesik agertzen ez duela ikusita eta bere erantzun faltaren aurrean», erakunde horretako arduradun politiko nagusiarengana jotzea erabaki du eta haren bulegoan sartu dira greban dauden kideekin elkartasunean.
Ekimen horrek adierazi duenez, lan baldintza duinak lortzeko borrokan ari diren langile guztiei elkartasuna zabaltzen jarraituko du.
Osakidetzako zentroetako garbitzaileek akanpada hasi zuten joan zen astelehenean Gurutzetako Ospitalearen aurrean.

Por qué Podemos le puede aguar la noche del 28M al PP

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

Vincent Etcheto nommé manager des Euskarians

Y cuando menos te lo esperas, alguien te dice que no te da una entrevista
