Jendetza bildu da igande honetan Lizartzan Eskola Txikien Jaian parte hartzeko. Goizeko 10.00etan hasiko da egitaraua, harrera ekitaldiarekin, eta hortik aurrera hasi dira guztiek gozatzeko moduko ekintzak: zirko tailerra, jolasak, eskulanak, puzgarriak...
27 eskola txiki daude gaur egun Gipuzkoan. Eskola publikoen sarearen barnean daude eta Bizkaiko eta Arabako eskola txikiekin elkarlanean aritzen dira, herrietan kalitatezko hezkuntza bermatzeko xedearekin. Festa ere batera egiten duten ahalegin horren erakusle da.
Lizartzako eskolan 2 eta 12 urte bitarteko 66 haur ari dira ikasten, bertakoak ez ezik Orexa eta Gaztelukoak ere bai. Adin desberdineko umeek elkarrekin eta elkarrengandik ikasten dute, sei taldetan banatuta: Haur hezkuntzako bi talde, eta Lehen Hezkuntzako lau talde. 14 irakasle arduratzen dira horien guztien hezkuntzaz.
Horretaz gain, arloak elkartuta ikasten dute, hasi eta buka ikasleek eurek garatzen dituzten proiektuen bidez, eskolako arduradunek azaldu dutenez. Digitalizazioak tarte handia hartzen duela eta eleaniztasun proiektua martxan dutela ere nabarmendu dute. Esaterako, arte hezkuntza ingelesez ematen dute.
Gotzone Bengoetxea Lizartzako eskolako zuzendariak Euskadi Irratian azaldu duenez, «familia handi bat» osatzen dute eskolan lan egiten duten pertsona guztiek, eta gaurkoa oso egun garrantzitsua da, haientzat zein eskola txikiak dituzten beste herri guztientzat ere.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da






