Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa lurralde historikoek aukera bikaina eskaintzen dute mendizaletasunarentzat zein xendazaletasunarentzat. Ipar Euskal Herria ez da oso zabala, baina paisaiaren eta mendien aldetik aberatsa zein anitza da. Eta hain zuzen ere, eite horiek guztiak erakarrita, Gorka Lopezek Sua argitaletxearen eskutik proposamen bat aurkeztu berri digu. ‘50 rutas senderistas por Iparralde’ du izena, eta, lerroburuak ondo adierazten duenez, egileak keinu berezi bat egin nahi izan dio xendazaletasunari. Zehatzago esanda, Lopezek 50 mendi-ibilaldi xume jaso ditu. Eta hori esaten dugu, ibilbide horiek, desnibel gutxikoak izateaz gain, ez direlako oso luzeak. Beste era batera esanda, ez dute zailtasun berezirik.
50 proposamen liburuaren egileak mahai gainean jartzen dizkigunak, eta horiek guztiek arestian aipatu dugun paisaia anitz hori jasotzen dute: itsasertza, landazabala, zintzurrak, Pirinioetako ibarrak, oihanak, gailur-lerroak…
Eguneko «menua»
Ez da jatekoa, eta ez ditu lehen eta bigarren platerak gehi postrea eskaintzen, baina eguneko bi plater dastatzeko ateak zabaltzen ditu. Hots, egun berean, goizean, Pirinioetako elurtegietatik igarotzeko bidean jartzen digu, eta ilunabarrean itsaslabarretan kresala usaintzeko beta ematen digu. Ibilaldi xumeak direnez, menua zabaltzen da.
Ipar Euskal Herriko lau paisaia dira Lopezen oinarri nagusiak. Xendazaletasunak indarra du, baina aurreratu behar da ibilaldiren bat mendi igoera baten pare jar daitekeela. Batez ere, Pirinioetako mendietan kokatzen dituenak.
Hori guztia esan ondoren, egileak ohartarazi nahi digu une jakin batzuetan errepideak jarraitu behar direla. Baina tarte txikiak dira. Eta aipatzekoa da, ibilaldi horiek baserri-lurretatik igarotzen badira ere, gizaki gutxirekin topo egingo dela; izan ere, natur guneak dira proposamenen bihotza. Lasaitasuna du zutabe, eta hori ondo aprobetxa dezake Lopezen 50 ibilaldi horiek aukeratzen dituenak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki

La Ertzaintza registra el Ayuntamiento de Getxo por el derribo del palacete Irurak Bat
