
Azken urtean 300 liburu baino gehiago debekatu dira gutxienez Missouriko 11 eskola-barrutitan, PEN Americaren arabera. 2022ko abuztuan, ikasleei «sexu-material esplizitua» banatzeko lege bat onartu zen, urtebeteko espetxe zigorra edo 2.000 dolarreko isuna ezartzen duena, eta hau baliatuz lan ugariren aurkako sorgin-ehiza abiatu zen.
Zerrenda horretan agertzen diren liburuak lirateke Eigel eta Schoerrek erretakoak. Ulertzera eman dutenez, ez lirateke benetako aleak, baizik eta erreprodukzioak.
«Su-jaurtigailuek legezkoak izan beharko luketela uste dute, baina historia liburuak suntsitu egin beharko liratekeela», adierazi du Jonathan Riley erabiltzaileak.
Missouri Republicans at a literal book burning. They think flamethrowers should be legal but history books should be destroyed.pic.twitter.com/ayCwt3gtyU
— Jonathan Riley (@realJonRiley) September 17, 2023
Legeak salbuespen bat duen arren sexu-hezkuntzako klaseetan erabiltzen diren edo esanahi antropologikoa edo artistikoa duten liburuentzat, dozenaka liburu eskolako apaletatik ezabatu dira. Eskola liburutegietako apaletatik kendu diren liburuetako batzuk ‘Haurrentzako Biblia’, Shakespeare eta Mark Twainen klasikoen eleberri grafikoen egokitzapenak eta Margaret Atwooden lana dira, baita Holokaustoari buruzko liburu historiko ugari ere.
Erabiltzaile askok senatari errepublikarren ekintza erregimen naziak 1933an egindakoarekin lotu dute. Alemaniako Alderdi Nazionalsozialistako ikasle, irakasle eta kideek berariaz egindako ekintza izan zen, «arriskutsuak» zirelakoan ostrazismora kondenatuak izan ziren egileen liburuak jendaurrean sutara bota zituztenean. Eigelek, aldiz, «agenda liberalaren aurkako ekintza» gisa definitu du.

Dos hombres atacan a Puente, portavoz de Sánchez en la investidura, en Valladolid y Madrid

Ranking de alternativas al aceite de oliva, de más saludable a menos

ESK denuncia un despido tras una «actuación racista y denigrante» de la Ertzaintza

Los votos vascos y catalanes cierran la puerta a Feijóo en el primer asalto de investidura
