
Idoia Rodriguez Mondragon donibandarrak eskuratu du aurten Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Elkar Fundazioak literatura sorkuntza laguntzeko ematen duten 6.000 euroko beka, ekimenaren sustatzaileek astearte honetan jakinarazi dutenez.
Diru-laguntzaren bidez, egileari bere sorkuntza prozesua baldintza onetan eramateko aukera eskainiko zaio, ondotik argitaratua izango den lan baten sortzeko gisan. 2023ko deialdirako hautatu den literatura generoa nerabeentzako narrazioa izan da.
Bada, bekaren irabazlearen proposamenak 15 urteko Euri izeneko neska gazte baten bizipenak, ametsak eta gogoetak kontatuko ditu fikziozko eguneroko batean, umorez jositako narrazio batean. 2024ko udaberrian argitaratuko dela aurreikusi da.
Rodriguez Mondragon irakaslea da, Euskara eta Letra Modernoetan bi CAPES ditu, 2016an ‘Etats de crise’ izeneko liburua plazaratu zuen autoedizioan, eta Baionako festen literatur lehiaketaren euskarazko saileko irabazlea izan da berriki.
Mirentxu Ibargaraik, Mayi Saint Estebenek eta Marie-Andree Ouretek osatu dute aurten epaimahaia, eta hautaketa egiteko kontuan izan dituzte narrazioaren kalitatea, euskara maila, gaiaren erakargarritasuna eta aurkezpen orokorra. Bigarren edizio honetan kalitate handiko proposamenak aurkeztu direla nabarmendu dute.
Euskal Kultur Erakundeak eta Elkar Fundazioak 2021ean sustatu zuten EKE-Elkar Literatura izeneko beka. Ipar Euskal Herriko euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz 2000. urtean sortu zen Gazteluma saria ordezkatzen du, eta euskaraz idazten duten Ipar Euskal Herriko idazle guztiei zuzendua dago.
Gazteluma bezala, EKE-Elkar beka ere bi urtean behin ematen da Ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin eta talentu berriak eta sorkuntzaren aniztasuna nahiz aberastasuna argitara emateko asmoz.

Los votos vascos y catalanes cierran la puerta a Feijóo en el primer asalto de investidura

Ni más gente ni más ilusión: un partido melancólico
«Solo desde la lucha local se es solidario con el mundo»

El avión del PNV despega en Foronda pero está lejos de su altura de vuelo pasada
