
Hasi da mendi eskiko lehien denboraldia. Eta lehen urratsa Munduko Kopak egin du. Hain zuzen ere, joan den asteburuan, Val Thorensen (Frantzia) lehen hitzordua izan zuen. Zirkuitu hori, gainera, 2026. urtean Italiako Milano-Cortina d´Ampezzon jokatu diren Neguko Olinpiar Jokoetara begira egon da. Izan ere, olinpiar eredua indarrean jarri zuen.
Bi modalitate jokatu ziren: esprinta eta errelebo-mistoa. Eta lehen modalitate horretan euskal eskiatzaile batek jardun bikaina egin zuen. Iñigo Martinez de Albornozi buruz ari gara. Donostiarrak erakutsi zuen espezialista handia dela, eta ISMF erakundearen zirkuituaren lehen lehia horretan bigarren postuarekin egin zen.
Aurreratu behar da sailkapen txanda ezberdinetan eguraldiak ez zuela batere lagundu: hotz handia eta elurra egin zituen. Alabaina, Martinez de Albornoz ondo egokitu eta lehen txandan hirugarren postuan sailkatu zen. Hurrengoan lehena izan zen, eta finalerdietan bigarrena. Era horretan, Espainiako selekzioarekin lehiatu den euskal ordezkariak finaleko txartela eskuratu zuen.
Finalari dagokionez, aurreratu behar da oso estua izan zela. Oriol Cardona oso indartsu hasi zen, eta, eroriko baten ondoren, aukera izan zuen lehen postuan jartzeko; helmugaraino postu horri eutsi zion. Hortaz, katalanaren lehen garaipena izan da. Bigarren postua, berriz, Martinez de Albornozentzat izan zen irabazlearengandik hiru segundora. Brontzea Thibaul Anselmet frantziarrak lortu zuen.
Munduko Koparen lehen proban lortutako emaitzari buruz euskal eskiatzaileak honako balorazioa egin du: «Gogo handia nuen zirkuitu horretan hasteko; izan ere, entrenamenduetan eginiko lanen ondorioz, neure burua indartsu ikusten nuen. Helburu nagusia finalera sailkatzea zen, eta lortu nuen. Hori gutxi ez, eta Munduko Kopa batean lortu dudan emaitza onena izan da. Oso motibatuta nago aurtengo denboraldiarekin eta aurrean ditudan helburuekin».
Esprintean zilarra erdietsi eta gero, donostiarrak beste modalitate batean parte hartu zuen: errelebo-mistoetan. Marta Garcia izan zuen taldekide. Nahiz eta jardun ona egin zuten, final nagusitik kanpo geratu ziren. B edo kontsolazio finalean hirugarren postuan sailkatu ziren.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
