
Asteazken honetan onartu da Gasteizko Legebiltzarrean Trantsizio energetikorako eta klima neutraltasunerako legea. Eztabaidatzen ari ziren bitartean elkarretaratzea egin du EH Bizirik mugimenduak Legebiltzarraren eta kanpoaldean aipaturiko legea «fartsa» bat dela salatu dute: «EAJ, PSE eta EH Bilduk hazkunde ekonomikoa lehenetsi dute klima larrialdiaren aurrean».
Legeak «ezkutatzen» duena eraman nahi izan dute argitara: «Energia berriztagarrien industriaren hedapen ahalik eta masiboena ematea, modu honetan hazkuntza ekonomikoari bultzada handi bat emateko». Azpimarratu dute «enpresari handiak» izango direla legearen «onuradun nagusiak», eta herritarrei iritsiko zaien bakarra «berriztagarrien zabalpen masiboak eragingo duen kaltea» izango dela.
Gogoratu dute Europako beste hainbat lurraldetan horrelako legeak badaudela, baita Nafarroan ere: «Datuek argi diote azken urteetan energia kontsumoak eta emisioak gora egin dute Nafarroa Garaian; nahiz eta bertan eman den berriztagarrien zabalpena oso handia izan, horrek ez du lurraldearen deskarbonizazioa ekarri, kontrara, berriztagarrien zabalpen industrialak emisioak igotzea eragin du».
Horrez gain, elikadura burujabetzarako bidean Euskal Herriak dituen gabeziak gero eta nabarmenagoak direla adierazi dute, eta arazo horiei konponbidea aurkitzen saiatu ordez, «Europak horren beharrezkoa duen hazkuntza ekonomikoan parte aktibo izatea» lehenetsi dutela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako alderdi politiko nagusiek.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

