
250 milioi disko baino gehiago saldu ditu 40 urteko ibilbidean. ‘Titanic’ edota ‘Beauty And The Beast (‘La bella y la bestia’) filmeen soinu bandak egin ditu. Bost Grammy, bi Oscar sari… zutabe osoa beharko nuke Celine Dion-ek lortutako guztia zerrendatzeko.
2022ko abenduan ordea bizitza profesionala eta pertsonala aldatuko zion albiste baten berri eman zuen: SPS edota Pertsona Zurrunaren Sindromea delakoa zuen; nahasmendu neurologiko eta autoimmunea da, giharretako espasmo jasanezinak eta zurruntasuna eragin ditzakeena.
Artistari sakonki eragin dion gaixotasuna da. Irene Taylor Brodsky zinemagileak urtebete baino gehiago eman du abeslaria grabatzen eta horren testigantza jaso du ‘I Am: Celine Dion’ dokumental hunkigarrian.
Barru-barrutik irtendako kontakizun honi esker, eta gaixotasunarekin duen borrokaren berri ematen duen bitartean, narrazioak iraganera eta orainaldira eramango gaitu. Une musikal mitiko eta ahaztezinak ikusiko ditugu, baita abeslari bezala lortutako guztia ere, baina bereziki izugarri sufritzen ari den artista baten istorioa erakusten du dokumental honek.
Abeslariak, zintzotasun gordin batez, Las Vegaseko bere etxeko ateak ireki ditu, eta ia konfinatuta bizi da bertan, bere bi semeekin batera, Nelson eta Eddy bikiak.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

