
Kooperatiben mugimenduaren hamarkadetako aldarrikapena» gauzatu da azkenean: Lanbideko Administrazio Kontseiluan sartu da Konfekoop (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa). Confebask patronalarekin sinatutako akordioaren bidez izan da, Enpleguaren Euskal Legeari esker, Lakuako Gobernuak eta kooperatiben erakundeak berri eman duenez. Rosa Lavin –hemen gai honen inguruan eskaini zigun elkarrizketa– eta Tamara Yague Konfekoop eta Confebaskeko lehendakariek sinatu dute ituna, Mikel Torres Enplegu sailburuarekin batera.
Konfekoopek azaldu duenez, akordioak honako konpromisoa jasotzen du: enpresa ordezkaritzak bat eginda jardutea. Izan ere, itunaren arabera, Konfekoopentzat izango da Confebaskek Lanbideren Administrazio Kontseiluan dituen bost ordezkaritzetako bat.
Lakuak nahiz kooperatiben organoak «historikotzat» jo dute ituna, izan ere, horren bidez, Konfekoopek EAEko enplegu politikak kudeatzen dituen erakundean parte hartu ahal izango baitu «azkenean».
Konfekoopen ustez, «herri akordio bat» da, «enplegu politika aktiboak eta enpresa guztien lehiakortasuna –kooperatibena ere bai– hobetzen lagunduko duena».
Gainera, nabarmendu du, «iraunkorra izateko asmoa duen akordio bat da, bi erakunde sinatzaileen esperientzia, ezagutza eta ibilbidea bateratzeko aukera emango duena, Euskadi lurralde erakargarriagoa, oparoagoa, lehiakorragoa eta kohesionatuagoa izan dadin».
Lakuak, bere aldetik, adierazi du aurrerantzean Konfekoopek parte hartu ahal izango duela lanarekin, enplegurako prestakuntzarekin eta laneratzearekin lotutako politiken inguruko erabakietan, eta, horrela, «ikuspegi inklusiboago eta anitzagoa eskainiko da erabakiak hartzeko orduan».
Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren arabera, «nabarmen handiko erabakia» da Lanbideko Administrazio Kontseiluko Confebaskek duen ordezkaritzan Konfekoop sartzea. Izan ere, «enpresa mota desberdinak integratzeak zabaldu eta aniztu egiten ditu ikuspuntuak».
Hala, «aurrerapauso honek aitortu egiten du ekonomia sozialaren garrantzia Euskadin (euskal BPGren %10 sortzen du) eta, era berean, azpimarratzen du kooperatiba mugimenduaren zeregina giltzarria dela erkidegoan kalitatezko enplegua sortzeko».
Lanbideren Administrazio Kontseiluko kideak berritu ondoren jarriko da indarrean akordioa –berritze prozesua abian da dagoeneko–.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
