Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa jokatu da igande honetan Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Eta lehen saioan bezala, elkarteak berak iragarri duenez, bigarrenean ere jendez lepo eta bero egon da aretoa. Are gehiago, sarrera guztiak saldu dira.
Lan puntuagarriak amaituta, Amaia Iturriotz Etxanizek (Urretxu, 1993) izan da puntu gehien bildu duen bertsolaria: 490,5 puntu guztira. Beraz, Iturriotz zuzenean pasatuko da Irunen egingo den final-laurdenera, urriaren 27an jokatuko den saiora, alegia.
Atzetik bertsolari hauek izan ditu: Aner Peritz Manterola ‘Euzkitze’ (470 puntu), Oier Etxeberria Zubimendi (467), Manu Goiogana Bengoetxea (466,5), Iñigo Mantzizidor Larrañaga (466,5) eta Aitor Zubikarai Salegi (442).
Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izan da. Epaile honako hauek aritu dira: Bakarne Urreaga Etxeberria, Eneritz Azkue Basurko, Iñigo Legorburu Arregi, Jon Diaz de Mendibil Sarasti eta Zigor Leunda Eizmendi.
Datorren astean izango dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hurrengo saioak. Lehena, Lazkaon egingo da irailaren 21ean, eta Elgoibarren, irailaren 22an. Sarrerak, beti bezala, bertsosarrerak.eus atarian daudela eskuragai iragarri du Bertsozale Elkarteak.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
