
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deituzte Bizkaiko arte grafikoetako sektoreko langileak heldu den urriaren 29, 30 eta 31n eta azaroaren 4 eta 5ean, hitzarmen berri bat eskatzeko.
Langileen ordezkariek Bilbon egin duten agerraldian salatu dutenez, «hitzarmen berriaren negoziazioan ez dago aurrerapausorik», apirilean, maiatzean eta ekainean zazpi greba egun egin eta abuztutik hona hiru negoziazio mahai izan diren arren.
Cebek patronalaren eta langileen arteko jarrerak «urrun» jarraitzen dutela adierazi dute, eta, horregatik, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste bost greba egunera deitu dituzte langileak urriaren 29, 30 eta 31n eta azoraren 4 eta 5ean.
Sindikatuek agerraldian kritikatu dutenez, Bizkaiko arte grafikoetako langileek hamar urte baino gehiago daramatzate hitzarmen kolektiborik gabe, aurrekoa 2011n iraungi baitzen. Aldarrikapen nagusiak dira azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak egotea, besteak beste.
ELA, LAB, CCOO eta UGTk negoziazioa blokeatzeko jarrera bertan behera uzteko eskatu diote Cebeki, eta gogorarazi dute sektoreko patronalak «aukera berri bat» izango duela negoziazio mahaian datorren asteartean, urriaren 15ean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas
