
Joseph Goebbels, Alemania naziko Propaganda Ministroa, Hitlerrekin izan zen zazpi urtez, 1938ko martxotik 1945eko maiatzean hil zen arte. Holokaustorako, eta hastear zegoen gerrarako, babes publikoa lortzearen arduraduna izan zen; manipulazioaren maisu bat, sedukzio ahalmen handikoa. Antisemita amorratua, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen Kristal Hautsien Gauaren gidaritzat jotzen da.
Joachim Lang-ek zuzentzen duen film honetan, propaganda ministroa, istorioaren hari nagusia izango da eta Hitlerrekin igaro zituen zazpi urteak azaltzen dira: Alemaniako herria manipulatzeko propagandarako makineria boteretsua nola sortu zuen erakusten du. Filmak arreta berezia jartzen du Goebbelsen azken uneetan; 1944an bere propagandarik erradikalena prestatzen duenean, Stalingradeko porrotaren eta erregimen naziaren etsipen gero eta handiagoaren testuinguruan.

Agradecimiento desde el hospital de Gaza a una Iruñea volcada contra el genocidio

«Aquí me voy a tatuar unos huevos con txistorra»

«Jasotzen ari naizen biolentzia Elizak oraindik duen indarraren adierazle da»

Bi atxilotu eta lau ertzain zauritu Ordizian borroka baten ondoren izan diren liskarretan
