
Arantxa Aguirreren ‘Ciento Volando’ dokumentalak Eduardo Chillida eskultorearen ikuspegi nahiko berria erakusten du; Chillidaren gertukoak izan diren pertsonekin izandako elkarrizketak biltzen ditu, artistaren zein Hernaniko Chillida Leku museoaren irudiekin tartekatzen direnak.
Jone Laspiur aktorea da kontakizunaren eta narrazioaren gidaria eta berak barneratuko gaitu artistaren mundu berezi eta lasai horretan. Laspiur aukeratu izana ez da ausazkoa; aktore eta kantaria izateaz gain, gradua egin du Arte Ederretan. Eskulturako espezialitatea ikasi zuen eta aita eskultorea du. Lan honetarako jaio zela dirudi. Ezin gidari hoberik eduki.
Joaquin Montero, Mikel Chillida, Ixiar Iturzaeta, Nausica Sanchez, Jexuxmari Ormaetxea, Kosme de Barañano, Fernando Mikelarena, Koldobika Jauregi eta abar. Agertzen diren pertsonen iritziek artistaren izaerari buruzko kaleidoskopio moduko bat sortuko dute.

Haurdunaldiarekin batera ondutako disko berria iragarri du Izarok abendurako

Hallado en Urbasa el esqueleto de un bisonte de hace 4.000 años con una punta de flecha

Idahon (AEB) ikurrina debekatzeko egitasmoa bultzatu dute Trumpen aldekoek

«Torturatu gintuzten, erori ginen, altxa gara, hemen gaude eta borrokan jarraitzen dugu»


