NAIZ

Pedrosa: «Sindikatuen proposamenek ikasleengan izango luketen eraginaz hitz egin behar da»

Lakuako Hezkuntza sailburua den Begoña Pedrosak pasa den astean hezkuntza publikoan egindako greba deialdiak direla eta «elkarrizketa martxan» dagoela esan du astelehen goiz honetan Radio Euskadin. Hala ere, sindikatuek egindako eskakizunek ikasleengan nolako eragina duten aztertu behar dela dio.

Begoña Pedrosa, Lakuako Hezkuntza Sailburua.
Begoña Pedrosa, Lakuako Hezkuntza Sailburua. (Endika Portillo | FOKU)

Begoña Pedrosa Lakuako Hezkuntza sailburuak ziurtatu duenez, bere Saila «elkarrizketarako prest dago beti, eta hala izaten jarraituko du», sektoreko sindikatuekin «akordioa lortzeko». Baikorra dela gaineratu du Pedrosak, baina ohartarazi du «garrantzitsuena» egindako proposamenek «hezkuntza sistemaren hobekuntzan eta ikasleengan duen eragina aztertzea» dela.

Joan den astean LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk sektorean deitutako greba-egunen ondoren, aste honetan beste lau lanuzte aurreikusi dira, sindikatuek aipaturiko markoan, aste honetan Haurreskolak Partzuergoan eta Sukalde eta Garbiketako langileak dira grebara deitutakoak urtarrilean zein otsailean.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, sailburuak esan du Lakua «beti dagoela elkarrizketarako prest», eta hala jarraituko duela. Jadanik «mahaiak» martxan daudela aurreratu du, eta pasa den ostiralean, urtarrilaren 24ean, eman omen ziren azken negoziaketak, «zuhurtziaz egin beharreko prozesuak dira, akordiorako puntuak onartu behar badira».

Nolanahi ere, zehaztu duenez, «nahi ditugun hobekuntza horiek ere mahai gainean» jarri behar dira. «Gure fokua hezkuntza hobetzea da, emaitzetan eragina izatea, eta hausnarketa hori horretara ere eramaten ari gara pixka bat», azaldu du.

Pedrosak azpimarratu du Hezkuntza Sailaren nahia «elkarrizketan jarraitzea» dela eta, ildo horretan, «taldeek prestatzen jarraitzen dute, lanean jarraitzen dute, baina etengabeko hobekuntzan fokuarekin; arreta ikasleengan jarri nahi dugu, batez ere lan-hobekuntzei buruz hitz egiten dugunean», ohartarazi du du.

Bilatu beharreko «adostasun-puntuez» hitz egiten jarraitzea garrantzitsua dela azpimarratu du, bere ustez «adostasun-puntu» horrek hezkuntza sistemaren hobekuntza ekarri beharko lukeelako. Sindikatuen kritikak errefusatu ditu sailburuak, Hezkuntza Sailari negoziatzeko deia egin diotelako, eta azpimarratu du «azken negoziazio erreala» joan den ostiralean izan zela eta «proposamenek mahai gainean» jarraitzen dutela.

Mugikorrak eta pantailak

Ikastetxeetan pantailak dituzten gailuen erabilera ere aipatu du, batez ere telefono mugikorrena, eta aurreratu du ikastetxeek 2024ko martxotik abendura bitartean egin zuten hausnarketa-prozesuaren ondoren, Lehen Hezkuntzako ikastetxe gehienek mugikorrak debekatzea erabaki dutela.

«Oso portzentaje txikian bakarrik baimendu da erabilera, helburu pedagogikoetarako bakarrik, eta beti familiekin adostuta», esan du.