
Espainiako Ministro Kontseiluak onartu egin du Yolanda Diazen eskutik etorri den neurria: lanaldia murriztuko da Estatu espainolean, asteko 37,5 ordura jeitsiz. Hau «historikotzat» jo du Sumar alderdiko Lan ministroak.
Euskal Herrian izango duen eragina eskasagoa izango da, hitzarmenen bidez onetsitako lan jarduna motzagoa baita hemen. Zenbait iturriren arabera, 350.000 langile inguru izan litezke honen onuradun Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Garbiketa edota etxeko zaintzaren arloetan kokatzen dira gehienak. Hitzarmenik ez duten sektoreetan ere bai.
Maria Ubarretxena Lakuako Gobernuko eledunak esan duenez, oraindik aztertu beharko duten zenbat langileengan izango duen eragina lege aldaketak. Baina berak ere sektore gehienek jada 37,5 orduko langa ez dutela gainditzen ekarri du gogora.
Akordioa iragarri zenean, ELA sindikatuak baieztatu zuen aldaketak ez duela euskal lurraldeetan inpaktu gehiegirik izango. Hala ere, EAJ eta EH Bilduri aukera baliatzeko eskatu zien, lan jardunari buruzko erabakiak hemen har daitezen esijitzeko. Horrela balitz, lanaldia gehiago murriztea ahalbidetuko litzatekeela uste du.
Erregistroa, deskonexioa...
Ministeritzen arteko tirabira batzuen ondoren, azkenean aurrera egin du Yolanda Diazek gidatu duen proposamenak. Prozesu honen zenbait momentutan aurrez aurre izan duen ministroarekin batera, Ekonomia arloko Carlos Cuerporekin, aurkeztu du neurria, liskar haiek gainditutzat ematen direla irudikatzeko.
Yolanda Diaz Lan ministroa: «Pertsonak ez dira lan egiteko bizi, bizitzeko lan egiten dute»
Diazen hitzetan, «historikoa» da lortutakoa, «duela 41 urte ez delako lan jarduna murriztu gure herrian. Eta Europarako ere historkoa da hau, bi hamarkadetan inon ez baita horrelakorik gertatu»
Lan ministroak ziurtatu duenez, 12 milioi langileri eragingo die aldaketak. Nagusitzen den irizpidea hau da: «Lana bide bat da, ez merkantzia. Pertsonak ez dira lan egiteko bizi, bizitzeko lan egiten dute».
37,5 orduko muga ezartzea ez dela aldaketa bakarra erantsi du. Izan ere, ordutegiaren erregistroak aldatu egingo dira, digitalak eginez, Lan Ikuskaritzak denaren berri denbora errealean izan dezan. Deskonexiorako eskubidea ere sustatzen da: «Inongo langilek ez du emailik edo deirik erantzun beharko lanalditik kanpo baldin bada. Ministro batek idatzi edo deitzen badu, ere ez», berretsi du Diazek.

Infiltrados, una historia larga y sangrienta en Euskal Herria

El impacto medioambiental de la IA generativa, en cinco cifras

¿Quiénes son los grandes actores de la inteligencia artificial en el mundo?

El piso incendiado en Donostia estaba habitado por una mujer que guardó toneladas de basura
