
Eukene Larrartek bere laugarren Espainiako txapelketa irabazi zuen Omnium modalitatean, Galapagarreko Tasio Greciano Belodromoan, lehiatu diren ziklisten artean indartsuena izanda. %100ean ez dagoen arren, tolosarrak erakutsi zuen espezialista onena dela, nahiz eta Espainaiko selekzioak berarengan ez duen arreta gehiegirik jartzen.
2023. urtean Europako txapelketan zilarra eskuratu zuen, Scratch modalitatean eta iaz, Parisko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko oso gutxi falta izan zitzaion. Orain, bigarren urtez jarraian eta laugarren aldiz orotara, Espainiako txapelketan gailendu da,
Atzoko jardunaldiari dagokionez, scratch proban 5. postuan hasi zen, Ainara Albert eta Izzy Escalerak pelotoitik ihes egitea lortu zuten eta Larrarterek erakutsi zuen berreskuratzeko duen gaitasuna. Gipuzkoarrak, denbora proba irabazi zuen eta kanporaketakoan bigarren postuan amaitu zuen, Eva Anguelaren atzetik.
Puntuazio proban, Larrartek, jada sailkapen nagusian liderra zela, bere abantaila aprobetxatuz beste 15 puntu lortu zituen eta lehiaketa kontrolpean izan zuen hasieratik amaierara. Azkenik, 125 puntu lortuta, Larrartek urrezko domina irabazi zuen. Marga Lopez izan zen bigarrena (119 puntu) eta Isabel Ferreres, hirugarrena (117 puntu).
Garaipen handia ikurrina bat eskuetan zuela ospatu zuen Eukene Larrartek. Garaipen handia da tolosarrarentzat, Parisko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratzea kolpe latza izan baitzen, NAIZ Irratian emandako elkarrizketan onartu legez. «Egunez eguneko helburuekin», ari da bere mailarik onena hartzen eta Espainiako txapelketa hau horren erakusle izan daiteke.
Igandeko jardunaldiari dagokionez, Madisonean bigarren postua eskuratu zuten Larrarte eta Naya Mangas bikoteak, Eva Angela eta Izzy Escaleraren atzetik.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
