Senpereko lakuak elkartu ditu Herri Urrats, Dupla taldea, Pisoo eta Pantxoa eta Peio musikariak. Edizio honetako abestia Dupla taldeak egin badu ere, denen artean osatu dutelako, ‘Elgarrekin’.
Ostegun honetan aurkeztu duten bideoklipa ere lakuan barrena grabatu dute, eta lagun izan dituzte Angeluko dantzariak, abeslariaren egileak eta Seaskako ikasle, guraso eta langileak. Euken Olhazo Pisoo rap kantariaren parte hartzea du abestiak, eta baita Pantxoa eta Peio bikotearena ere; beraiek abesten duten Manex Pagolaren ‘Azken dantza hau’ kanta (1965ekoa) hartu baitute erreferentzia gisara abestia sortzeko.
Heldu den maiatzaren 11n ospatuko da Herri Urrats Senpereko lakuaren inguruan, eta urtero bezala milaka euskaltzale hurbilduko dira bertara. Aurten, Senpereko Kattalin Elizalde kolegioaren bigarren partea irekitzearekin batera, Arberoa Ikastolan erretako eraikinaren berreraikitzea dute helburu. ‘Elgarrekin’ leloa izango du Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festaren 42. edizioak, «egungo jendarte indibidualistari aurre eginez, elgarrekin egitearen eta elgarrekin egotearen aldeko apustua egiten dugulako».
Berriki ‘Erlezain’ kanpaina nazionala ere aurkeztu dute Herri Urratsen antolatzaileek, Euskal Herri osotik heldutako erlezainekin batera. ‘Elgarrekin indartsuagoak gara. Egin zaitez Erlezain’ lelopean, kanpaina honen xedea 5.000 ‘Erlezain’ lortzea da, euskararen transmisioa bermatzen duen Seaskaren komunitatea babesteko.

Mujica hizo gala de ser «un poco vasco» y cumplió su deseo de visitar el país de sus ancestros

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Erreakzio soka luzea eragin du Pepe Mujicaren heriotzak, baita Euskal Herrian ere

Vamo arriba, Pepe
