
Kezka eta haserrea sortu zen aurreko astean Ordiziako Klasikoaren antolatzaileek, aurrekontu falta zela-eta, aurtengo edizioa bertan behera utzi behar zutela iragarri zutenean. Hala ere, hurrengo egunean proba uztailaren 25ean egingo dela baieztatu zuen lasterketako antolatzaile den Ketxus Sanzek.
Babesle batek posible egingo du lasterketa. Orduan ez zuten iragarri zein zen babesle hori, baina ostegun honetan eman du jakitera Ordiziako Klasikoak. Babeslea Rural Kutxa da eta datozen lau urtetarako sinatu dute akordioa.
Aurreko astean lasterketako batzorde antolatzaileak ohar batean adierazi zuenez, «maila horretako nazioarteko ekitaldi bat antolatzeko behar den aurrekontua estaltzeko ezintasunagatik» hartua zuten erabaki hori.
Hori iragarri eta gutxira, baina, dei bat jaso zuten. «Ez dugu lasterketa erortzen utziko». «Etena iragarri bagenuen, eskura genituen bide guztiak agortu genituelako da. Ez genuen probaren aurrekontuari aurre egiteko modurik ikusten, eta ezin genuen eta ez genuen sartu behar urte batetik bestera galerak metatzeko dinamika batean. Erabaki zorrotz bat hartzera behartuta geunden. Dei horrek eta pertsona horrek eta bere izenak oraingoz argitu ezin duen enpresa batek hartutako konpromisoak dena aldatzen dute. Ezin dugu esan diru hori falta zaigunik. Uztailaren 25ean egingo dugu proba», azaldu zuen Sanzek ‘Diario Vasco’ egunkarian.
Gauzak hala, Rural Kutxaren injekzio ekonomikoak uztailaren 25ean Ordiziako Klasikoaren 102. edizioa jokatuko dela bermatzen du eta iaz garaile izan zen Jan Christenek oinordekoa izango du. Chapel Gorriren talde antolatzaileak ere aurrera egingo du kadeteentzako probarekin, Santa Ana egunaren aurreko larunbatean, kasu honetan uztailaren 19an, eta Emakumezkoen Gipuzkoako Itzuliaren etaparekin.
1922an jaio zen lasterketa hau, Euskal Herriko lehena. Ordura arte, soilik Tourraren bisitek ekartzen zuten goi mailako txirrindularitza euskal errepideetara. Mende luze honetan, 1936 eta 1937an baino ez da bertan behera geratu lasterketa, gerragatik kasu horretan.

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Muere un joven motorista de 24 años en un accidente de tráfico en Hernani

Un incendio provoca unos 40 muertos y 100 heridos en una celebración de Nochevieja en los Alpes

