
Zabaleta-Oses/Arrizabalaga-Bergara eta Arraiza-Gaminde/Etxegarai-Arrillaga izango dira Master Laboral Kutxa binakako txapelketaren finalerdietako neurketak. Bi partidak datorren igandean jokatuko dira Laudioko Areta pilotalekuan, 12.00etan hasiko den jaialdian (ETBk zuzenean eskainiko du).
Urrezko Ligaxkaren sailkapena ezagutzeko gaur jokatu den azken partidako azken tantora arte itxaron behar izan da, Elgoibarko Ikastolako frontoiaren harmailak leporaino bete dituzten zaleen gozamenerako. Arraizak eta Gamindek 22-20 menderatu dituzte Goiuri Zabaletaren ordez jokatu duen Ibarrola eta Oses. Neurketa gogorra, lehiatua eta emozioz betea izan da.
Ibarrola oso indartsu itzuli da bere lesiotik, baina azkenerako Arraiza eta Gaminde gehiago izan dira eta lehen postua eskuratzeko balio izan ez badie ere, finalerdietara moralez gainezka heltzeko garaipen ederra eskuratu dute. Gaurko galtzaileen kasuan, 20 tanto eginda ligaxkako lehen postua ziurtatu dute.
Hori bai, dagoen parekotasunak astetik astera gora-beherak izatea ekartzen du, eta ezin da faborito argirik aipatu finalerdietara begira. Adibide bat baino ez: lehen fasean jokatutako hiru partidak irabazita aurreneko postuan amaitu zuten Arrizabalaga-Bergarak azken lekuan amaitu dute final laurdenetako ligaxka hau.

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek
