
Iruñeko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegiak onartu egin zuen UGTk Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Tuterako campusean administrazio eta zerbitzuetako zortzi lanpostu betetzeko oposizio lehiaketa batean euskararen ezagutzaren merezimenduaren balorazioaren aurkako helegitea. Epaiak prozedura atzera bota eta epaimahai kalifikatzaileak euskararen ezagutza kontuan hartu gabe balorazio berria egiteko beharra ezartzen du.
ELAren ustez, «onartezina da UPN Nafarroako Gobernutik atera eta hamar urtera euskararen egoera normalizatu ez izana. Indarrean dirau euskararen legeak eta hizkuntza zonifikazioak, eta, gainera, Nafarroako Gobernuak 2024ko azaroan onartu zuen euskararen dekretuak ahalbidetzen du enplegu publikorako deialdietan ingelesa eta alemana jakitea balioestea, baina ez euskara jakitea». ELAk, Steilas sindikatuarekin batera, helegitea jarri zuen dekretu horren aurka.
UGT eta Afapna, normalizazioaren aurka
Honekin batera, UGTk euskararen normalizazioaren aurka duen jarrera ere salatu du ELAk. Izan ere, UGTk, Afapnarekin batera, 2019an paraturiko helegite baten ondorioz 103/2017 foru dekretuaren zenbait artikulu baliogabetu ziren. Bertan eremu «mistoan» zein «ez euskaldunean» administrazioko zerbitzu zentraleko hainbat postutan euskara meritu bezala baloratzeko aukera ematen zuen.
ELAren iritziz, «horrelako epaiek agerian uzten dute euskararen lege berri bat onartu beharra dela, Nafarroa osoan eukara ofizial izendatzeko eta egungo zonifikazioa ezabatzeko, pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatuz».

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción


