
Alde Zaharreko Bizilagunen Egunarekin bat eginez, datorren maiatzaren 31n, burduntzi estiloko txahala erreko du Arrano Elkarteak. EHNE-Nafarroa eta Txahalaren Adierazpen Geografiko Babestuarekin batera antolatutako ekitaldia Zumalakarregi Atariaren ondoan izanen da, aurreko urtean egin zen bezala.
Helburuak, 1.200 pintxo banatzeaz gain, «landa eremuan egiten den lana hirira eramatea eta hango ikuspuntua partekatzea» izango dira, azaldu du Patxiku Irisarri EHNE-Nafarroako idazkari nagusiak ostiral honetan Arrano Elkartean eginiko prentsaurrekoan.
Puxka horiekin batera, Ogi Egi (Iruñea), L'Atelier (Iruñea) eta Egi Ogi (Irunberri) lantegi txikietako ogia banatuko dute, upeltegiko ardo ekologikoaren batera.
Txartelak Herriko Tabernan jaso ahal izango dira hilaren 15etik 31ra arte. Gainera, Arrano elkarteak beste txartel batzuk banatuko dizkie auzoko peñei, baita Alde Zaharreko jantoki sozialeko erabiltzaileei ere.
Aurretik, hilaren 30ean, 19:30ean, Kaldereria kalean kokatutako Iruñeko Udaleko erabilera anitzeko aretoan, Mercosurreko itunari buruzko hitzaldi bat antolatu dute. Bertan, Buenos Aireseko Burtsako kudetzaile ohi eta Canal Rural Satelitaleko egungo kudeatzaile Carlos Etxeparek parte hartuko du.

Acusan a Lakua de acallar a una víctima en el acto de Gernika

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

