
Mobilizazioa egin dute larunbat goiz honetan Getxon Euskal Herriak eta bertako erakundeek Israelekin duten harremana eta konplizitateak salatzeko eta harreman oro eteteko eskatzeko. ‘Israelekin harreman oro eten’ lelopean elkartu dira ehunka herritar.
Genozidioak urte eta erdi bete dituen honetan, Cisjordania, Jerusalen eta Siriara zabaldu dela salatu dute, «egunak pasa ahala egoera larriagotu baino ez da egin» azalduz. Israelek bere helburua zein den argi azaldu duela esan dute: «Palestinatik desagerraraztea, izan kanporatuz ala erailez, bonbaz eta gosez, disimulurik gabe, munduko potentzia nagusien oniritziak ematen dien inpunitatez».
Khalas taldearentzat Palestinan gertatzen ari dena «esperimentu erraldoi» gisa hartu daiteke: «Palestiinarrei gertatzen ari zaiena edonori gerta dakioke baldin eta hala interesatzen. bazaio gogoa eta indarra duenari».
Azken asteetako gertakariak hartu dituzte, Europaren zein Euskal Herriaren inplikazioak azaltzeko. Espainiako gobernuak Irsaelekin duen armen salerosketa aipatu dute, eta salatu hitzarmenik ez duela hautsi egoera ikusta ere, «eta Lakuari burutik ere ez zaio pasa hitzarmenak haustea», zehaztu dute.
Bigarrenik, Israelek kolonizatutako Palestinako basoetan suteak izan direla eta Estatu espainolak bi hezgazki bidali izana salatu dute. Hirugarrenik, Askatasunaren flotillari eraso egin ostean Europak, Estatu espainolak edota Euskal Herriko gobernuek ezer egin ez izana, «bidali al dute hegazkinik bertako itsasontziko sutea itzaltzeko?», galdegin dute.
Laugarrenik, Metro Bilbaok I-SEC enpresa israeldarrarekin sinatutako hitzarmena izan dute mintzagai, Lutxana-Plentzia bitarteko segurtasunaz arduratzeko hitzarmena izan da.
Konplizitate eta harremanak eten
«Euskal Herrian ere hasten da Israel. Bere armagintzak, bere aberastasunak, bere ideologiak eta inpunitateak hemen ere baditu erroak», salatu dute, eta Israelekin harremana duten erakunde zein enpresak salatu dituzte: «Kolonizazioan zuzenean parte hartzen ari direnak, CAF eta CARREFOUR, eta armagintzan laguntzen ari direnak, ITP, AERNNOVA, MTorres eta SENER, Getxoko enpresa».
Maiatzaren 1ean Palestinako langile sindikatuek gogorarazitakoa ekarri dute mobilizazio amaierara: «Nazioarteko erakunde eta enpresen konplizitateari esker bakarrik jarrai dezake Israelek herri palestinarraren aurkako genozidioarekin».
Eta ondorioz, Khalas taldeak boikot ekimenetan parte hartzeko deia zabaldu die herritarrei: «Gaur egun helburu ditugu Uribe Kostan SENER, CARREFOUR, EROSKI eta Metro Bilbao. Gutxi badirudi ere asko da egin dezakeguna».

Mujica hizo gala de ser «un poco vasco» y cumplió su deseo de visitar el país de sus ancestros

Fermin Muguruzak Anoetan eskainiko duen kontzertuko ordutegiak iragarri ditu

Erreakzio soka luzea eragin du Pepe Mujicaren heriotzak, baita Euskal Herrian ere

Vamo arriba, Pepe
