
Euskaltel-Euskadi taldeak hiru lasterketa jokatuko ditu aste honetan 15 txirrindularirekin. Alde batetik, Dunkerqueko klasikoan izango da asteartean, eta, bestetik, Dunkerqueko Lau Egunak eta Hungariako Tourra itzulietan hartuko du parte, asteazkenetik igandera.
Euskal taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, multzo bat Dunkerqueko klasikoan eta Dunkerqueko Lau Egunetan lehiatuko da. Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Xabier Berasategi, Paul Hennequin, Jordi Lopez, Gotzon Martin eta Danny van der Tuuk arituko dira eguneko proban, eta Ander Ganzabalek Xabier Berasategiren edo Gotzon Martinen lekua hartuko du itzulian, beti ere Ruben Perezen eta Pablo Urtasunen zuzendaritzapean.
Ibilbideak bihurgunetsuak dira eta muinoak eta zirkuituak igaro beharko dituzte, baita galtzada harriak ere, esprintean edo taldetxoetan iristeko. Guztira, 24 taldek hartuko dute parte, horietatik 11 WorldTourrekoak eta beste bederatzi ProTeam mailakoak.
Halaber, taldeko laranjaren beste multzo bat Hungariako Tourrean izango da asteazkenetik iganderako bost etapetan: Mikel Bizkarra, Marton Dina, Txomin Juaristi, Andoni Lopez de Abetxuko, Iker Mintegi, Jokin Murguialday eta Louis Sutton txirrindulariek osatuko dute berau. Talde igotzailea eta eremu guztietan moldatzeko modukoa da, eta Jorge Azanza ariko da zuzendari lanetan.
Etapa nagusia hirugarrena izango da, Kekesteto mendatera iritsita, azken hiru kilometroak %8,2an, eta itzulia azken egun zorrotz batean erabakiko da. Guztira, 21 taldek hartuko dute parte, horietatik sei WorldTourrekoak eta ProTeam mailako bederatzi, horrez gain.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»
